21:17

Olinpiar Jokoak 2021

Piraguismoa

Samuel Hernanz bosgarrena izan da K-1 finalean

Erredakzioa

Daniele Molmenti italiarrak urrezko domina irabazi du gizonezkoen kayak finalean.

01:18
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Samuel Hernanz gipuzkoarra bosgarren geratu da gizonezkoen kayak finalean (K-1) Londresko Olinpiar Jokoetan, Lee Valley Water Centerren. Hernanzen denbora (96,95) ez da nahikoa izan Daniele Molmenti italiarrari irabazteko (urrea, 93.43). Vavrinec Hradilek txekiarrak zilarrezko domina irabazi du, eta Hannes Aigner alemaniarrak, brontzekoa.

Euskal palistak hasierako tarte ona egin du, baina denbora gehiegi galdu du ibilbideko azken ateetan. Finalerdian egindako denbora hobetu du (laugarren denborarik onena lortu du, zigorrik jaso gabe).

SAILKAPENA

1. Daniele Molmenti (ITA) 93.43
2. Vavrinec Hradilek (CZE) 94.78
3. Hannes Aigner (GER) 94.92

4. Mateusz Polaczyk (POL) 96.14
5. Samuel Hernanz (EUS) 96.95
6. Peter Kauzer (SLO) 101.01
7. Etienne Daille (FRA) 101.87
8. Helmut Oblinger (AUT) 104.28
9. Kazuki Yazawa (JPN) 104.44
10. Benjamin Boukpeti (TOG) 152.23.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:30 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena