Olinpiar Jokoak 2021
Errepide txirrindularitza
Erredakzioa
Kazakhstangoa kolonbiarra baino azkarragoa izan da, bi iheslarien arteko esprintean. Jonathan Castroviejo 25.a izan da.
Vinokourovek urrezko domina irabazi du, Uranen aurretik. Argazkia: Londres 2012.
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Alexandre Vinokourovek errepide txirrindularitzako urrezko domina irabazi du, Rigoberto Urani esprinta irabazita. Biak iheslarien taldea baino lehenago heldu dira. Taldean, Kristoff norvegiarra izan da nagusi. Jonathan Castroviejok lan handia egin du, hasieratik ihesaldian egonda.
Britainia Handiko selekzioak ezin izan du ihes egiteko saioak neutralizatu ditu. Andre Greipel taldeko esprintean nagusitu da, Mark Cavendish faboritoaren aurretik, baina ez zaio ezertarako balio. Alemaniarrek eta britainiarrek kale egin dute, ihesaldia gelditu ezinik.
Aurretik, Rigoberto Uranek 10 kilometroren faltan jo du. Ihesaldian Nibali, Gilbert, Van Garderen, Luis Leon, Brajkovic edota Cancellara (erori egin da eta erlojupekoa galduko du) bezalako txirrindulari handiak zeuden arren, Vinokourovek baino ez du kolonbiarra jarraitu. Kazakhstango txirrindularia, azkenean, adi egon da eta urrezko domina irabazi du.
SAILKAPENA
1. Alexandr Vinokourov (Kazakhstan) 5:45:57
2. Rigoberto Urán (Kolonbia) d.b.
3. Alexander Kristoff (Errusia) a 8
4. Taylor Phinney (AEB) d.b.
5. Sergey Lagutin (Uzbekistan) d.b.
6. Stuart O'Grady (Australia) d.b.
7. Jurgen Roelandts (Belgika) d.b.
8. Gregory Rast (Suitza) d.b.
9. Luca Paolini (Italia) d.b.
10. Bauer (Zeelanda Berria) d.b.
26. Jonathan Castroviejo (Euskal Herria) d.b.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa