Olinpiar Jokoak 2021
Errepide txirrindularitza
Erredakzioa
Frantziako Tourreko erorikoan izandako lesioak sendatu ez direla baieztatu du txapeldun olinpikoak.
Jonathan Castroviejo. Argazkia: Movistar.
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Jonathan Castroviejok (Movistar) ordezkatuko du Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi) Londresko Olinpiar Jokoetako errepide txirrindularitza probetan. Frantziako Tourrean erori ostean, asturiarrak ez ditu oraindik eskumuturrean eta sorbalda-hezurrean izandako lesioak sendatu, eta ezin izango du Pekinen irabazitako urrezko domina Londresen defendatu.
Euskal txirrindularia lineako proban eta erlojupekoan lehiatuko da. Getxoztarra Espainiako txapeldunordea da erlojuaren aurka. Jose Luis de Santos hautatzaileak aldaketaren berri eman dio Espainiako Batzorde Olinpikoari, eta orain horrek baieztatu behar du.
Aldaketaren ostean, honakoak dira Espainiako errepide txirrindularitza selekzioa osatuko duten kirolariak: Jonathan Castroviejo, Alejandro Valverde, Luis Leon Sanchez, Fran Ventoso eta Jose Joaquin Rojas (sendatzen ez bada, Juan Antonio Flechak ordezkatuko du).
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa