Motorra
AEBetako Sari Nagusia
Erredakzioa
Sebastian Vettel (RedBull) izan da bigarren, eta Fernando Alonsok (Ferrari) bukatu du hirugarren. Alemaniarrak hamahiru puntu ateratzen dizkio espainiarrari.
Lewis Hamilton, nagusi AEBetan. Argazkia: EFE
Lewis Hamiltonek (McClaren) irabazi du AEBetako Sari Nagusia. Pilotu britainiarrak lasterketa bikaina egin du, eta garaipen ikusgarria lortu du Austineko zirkuituan.
Sebastian Vettelek (RedBull) bigarren postuan bukatu du lasterketa, eta Fernando Alonso (Ferrari) izan da hirugarren. Horrenbestez, munduko txapelketa ez da erabakita geratu, baina Vettelek hamahiru puntuko aldea du Alonsorekiko.
Brasilen erabakiko da munduko txapelduna nor izango den. Munduko txapeldun izendatzeko Sebastian Vettelek nahikoa du lasterketa laugarren postuan bukatzearekin. Fernando Alonsok hamalau puntu atera behar dizkio Vetteli txapeldun izan nahi badu.
RedBullek taldekako txapelketa irabazi du Austinen Vettelek lortu duen bigarren postuari esker.
AEBetako Sari Nagusiaren sailkapena:
.1. Lewis Hamilton (GBR/McLaren Mercedes) 1h.35:55.269
.2. Sebastian Vettel (ALE/Red Bull Renault) 0.675
.3. Fernando Alonso (ESP/Ferrari) 39.229
.4. Felipe Massa (BRA/Ferrari) 46.013
.5. Jenson Button (GBR/McLaren Mercedes) 56.432
.6. Kimi Raikkonen (FIN/Lotus Renault) 1:04.425
.7. Romain Grosjean (FRA/Lotus Renault) 1:10.313
.8. Nico Hülkenberg (ALE/Force India Mercedes) 1:13.792
.9. Pastor Maldonado (VEN/Williams) 1:14.525
10. Bruno Senna (BRA/Williams Renault) 1:15.133
11. Sergio Perez (MEX/Sauber Ferrari) 1.24.341
12. Daniel Ricciardo (ITA/Toro Rosso Ferrari) 1:24.871
13. Nico Rosberg (GER/Mercedes) 1:25.510
14. Kamui Kobayashi (JPN/Sauber) itzuli batera
15. Paul di Resta (GBR/Force India Mercedes) itzuli batera
16. Michael Schumacher (ALE/Mercedes) itzuli batera
17. Vitaly Petrov (RUS) Caterham Renault itzuli batera
18. Heikki Kovalainen (FIN/Caterham Renault) itzuli batera
19. Timo Glock (ALE/Marussia Cosworth) itzuli batera
20. Charles Pic (FRA/Marussia Cosworth) bitara
21. Pedro de la Rosa (ESP/HRT Cosworth) bitara
22. Narain Karthikeyan (IND/HRT Cosworth) bitara
Munduko sailkapena:
.1. Sebastian Vettel (GER/Red Bull) 273 puntu
.2. Fernando Alonso (ESP/Ferrari) 260
.3. Kimi Räikkönen (FIN/Lotus) 206
.5. Lewis Hamilton (GBR/McLaren) 190
.4. Mark Webber (AUS/Red Bull) 167
.6. Jenson Button (GBR/McLaren) 163
.7. Felipe Massa (BRA/Ferrari) 107
.9. Romain Grosjean (FRA/Lotus) 96
.8. Nico Rosberg (GER/Mercedes) 93
10. Sergio Perez (MEX/Sauber) 66
11. Kamui Kobayashi (JPN/Sauber) 58
12. Nico Hülkenberg (GER/Force India) 53
13. Paul di Resta (GBR/Force India) 46
14. Pastor Maldonado (VEN/Williams) 45
15. Michael Schumacher (GER/Mercedes) 43
16. Bruno Senna (BRA/Williams) 31
17. Jean-Eric Vergne (FRA/Toro Rosso) 12
18. Daniel Ricciardo (AUS/Toro Rosso) 10
19. Timo Glock (GER/Marussia) 0
20. Heikki Kovalainen (FIN/Caterham) 0
21. Vitaly Petrov (RUS/Caterham) 0
22. Jerome d'Ambrosio (BEL) 0
23. Charles Pic (FRA/Marussia) 0
24. Narain Karthikeyan (IND/HRT) 0
25. Pedro de la Rosa (ESP/HRT) 0
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa