Motorra
Europako Sari Nagusia
Erredakzioa
Asturiaseko pilotuak erakustaldia eman du irteeran hamaikagarren postuti abiatu eta gero. Alonso atzetik aurrera etorri da lasterketan.
Fernando Alonsoren Ferrari autoa Valentzian. Argazkia: EFE
Albisteak (1)
galeriak (1)
Pilotatze erakustaldia eman du Alonsok, eta zortea alde izan du; izan ere, Sebastian Vettelek (Red Bull) eta Lewis Hamiltonek (McClaren-Mercedes) lasterketa utzi behar izan dute. Horrek Alonsoren denboraldiko bigarren garaipena ahalbidetu du, Malaysian irabazi eta gero. Kimi Raikkonen (Lotus) eta Michael Schumacher (Mercedes) bigarren eta hirugarren sailkatu dira hurrenez hurren.
Lasterketa honen ostean Alonso Munduko Txapelketako lider berria da 113 punturekin, Lewis Hamilton (McClaren) bigarrena da 88 punturekin eta Sebastian Vettel (Red Bull) hirugarrena 85 punturekin.
Mark Weber (Red Bull) Australiako pilotua laugarren sailkatu da lasterketan, Nico Hulkenbergen (Force India) eta Nico Rosbergen (Mercedes) aurretik, bosgarren eta seigarren hurrenez hurren.
Paul di Resta (Force India) Britainia Handiko pilotua zazpigarren sailkatu da eta ondoren Jenson Button (McClaren) helmugaratu da.
Sergio Perez (Sauber) eta Pastor Maldonado (Williams) ere puntuetan helmugaratu dira, bederatzigarren eta hamargarren hurrenez hurren.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa