13:06

Motorra

Monakoko Sari Nagusia

Webberrek garaipena lortu du, eta Alonso Txapelketako lider berria da

Erredakzioa

Lasterketa jokatuta, Alonso da lider berria, 76 punturekin; Sebastian Vettelek eta Webberrek (Red Bull) baino hiru puntu gehiago ditu. Red Bull taldeko bi pilotuek 73 puntu dituzte.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Monakoko Sari Nagusian garaipena lortu du Mark Webber (Red Bull) Australiako pilotuak. 'Pole'a lortu eta ederki aprobetxatu du Webberrek. Nico Rosberg (Mercedes) eta Fernando Alonso (Ferrari) bigarren eta hirugarren sailkatu dira, hurrenez hurren.

Lasterketa jokatuta, Alonso da lider berria, 76 punturekin; Sebastian Vettelek eta Webberrek (Red Bull) baino hiru puntu gehiago ditu. Red Bull taldeko bi pilotuek 73 puntu dituzte.

Sergio Perez (Sauber) mexikarra hamaikagarren sailkatu da, eta Pedro Martinez de la Rosa (Sauber) espainiarrak eta Pastor Maldonado venezuelarrak (Williams) lasterketa utzi behar izan dute aurreneko itzulian, istripu baten ondorioz.

Horrela, 2012ko Munduko Txapelketa historiako lehiatuena izaten ari da; izan ere, lehenengo sei sari nagusiak sei pilotu ezberdinek irabazi dituzte historian aurrenekoz.

Euriaren mehatxua

Lasterketa euriaren mehatxupean garatu da, zeruan lainoak nagusi zirelako, baina azkenean ez du euririk bota.

Webberrek, Rosbergek eta Alonsok lasterketa ona egin dute. Michael Schumacher (Mercedes) eta Jenson Button (McLaren), ostera, txaponaren beste aldea izan dira: ez dute zorterik izan, eta lasterketa utzi behar izan dute.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena