19:04

3. Maila

IV. eta XV. multzoak

Laudio, IV. multzoko txapeldun

Erredakzioa

Arabako taldeak lehen postuan bukatuko du liga, eta igoera lortzeko kanporaketa zuzena jokatuko du. XV. multzoan San Juan da liderra, baina ez du lehen postua ziurtatuta.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hirugarren Mailako IV. eta XV. multzoetako ligei jardunaldi bakarra falta zaie bukaerara iristeko. Kontu asko daude erabakitzeke oraindik.

IV. multzoan Laudio izendatu da txapeldun. Arabako taldeak lehen postuan amaituko du liga, eta igoera lortzeko kanporaketa zuzena jokatuko du. Graipena lortuz gero, mailaz igotzea lortuko du, eta kanporaketa galtzen badu, beste bi kanporaketa gainditu beharko ditu igoera lortzeko.

Laudiok 0-2 irabazi zion Aurrera Vitoriari, eta Arenasek Santutxuren aurka 1-0 galdu zuenez, lehen postua ziurtatu zuen. Arenasek bigarren postuan bukatuko du liga. Portugalete da hirugarren sailkatua, eta playoffa jokatzea ziurtatuta dute. Leioa dago klaugarren postuan 68 punturekin, baina ez du playofferako sailkapena ziurtatuta. Gernikak (bosgarren) eta Zallak (seigarren) 66na puntu dituzte, eta oraindik playoffera sailkatzeko aukerak dituzte.

Anaitasunak eta Aurrera Vitoriak matematikoki maila galdu zuten duela jardunaldi batzuk, baina beste jaitsiera edo salbazio postu bat dago jokoan. Getxo dago orain jaitsiera postuan, 36 punturekin, eta Balmaseda dago jaitsieratik at, 37 punturekin. Bi talde hautetik zein jaitsiko den erabakiko da azken jardunaldian.

XV. multzoan kontu asko daude erabakitzeke. San Juan da liderra, 77 punturekin Oberenari 2-0 irabazita, eta Multivera da bigarren, 75 punturekin. Mutilverak golik gabe (0-0) berdindu zuen Aoizen aurka. Biek playoffa jokatzekoa ziurtatuta dute, baina azken jardunaldian erabakiko da nor izango den txapeldun. Iruña da hirugarren sailkatua, eta 67 punturekin igoera fasea jokatzeko txartela lortuta du. Azken jardunaldian hiru talde ibiliko dira Laugarren postua lortzeko lehian. Atletico Cirbonero dago laugarren postuan 64 punturekin, baina Cortesek (bosgarren sailkatua, 63 punturekin) eta Txantreak (seigarren sailkatua, 62 punturekin)  laugarren postua eskuratzeko aukera izango dute datorren asteburuan.

Jaitsiera postuei dagokienean, Lagunakek eta Peña Azagresak maila galduta dute jada, eta beste talde batek lagundu beharko die datorren urtean Ohorezko Mailan. Aoiz jaitsiera postuan dago 36 punturekin, eta Subiza jaitsiera postuetatik at dago, 38 punturekin. Dena azken jardunaldian erabakiko da.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena