Beste kirolak
Nazioarteko Batzorde Olinpikoa
EITB MEDIA
Igerilari ohi zimbabwetarra Thomas Bach alemaniarraren oinordekoa izango da, ekainaren 24tik aurrera. Kargua hartzen duen lehen emakumea da, bai eta lehen afrikarra ere.
Kirsty Coventry izango da Nazioarteko Batzorde Olinpikoaren presidente berria. Argazkia: EFE.
Kirsty Coventry igerilari ohi zimbabwetarra hautatu dute Nazioarteko Batzorde Olinpikoaren presidente berria izateko, Greziako Costa Navarinon ostegun arratsaldean egindako hauteskundeetan. Coventry Thomas Bach alemaniarraren oinordekoa izango da, ekainaren 24tik aurrera; kargua hartzen duen lehen emakumea da, bai eta lehen afrikarra ere.
Coventryk zazpi domina irabazi zituen Olinpiar Jokoetan; horietako bi, urrezkoak. Bozketaren lehenengo txandan menderatu ditu beste sei hautagaiak; berak 49 boto jaso ditu, Juan Antonio Samaranch kataluniarrak 28, Sebastian Coe britainiarrak zortzi, Morinori Watanabe japoniarrak eta David Lappartient frantziarrak launa, eta Johan Eliash suediar-britainiarrak eta Feisal Al-Hussein jordaniarrak bina.
Olinpiar Jokoetan bi aldiz txapeldun izan zen Coventry Nazioarteko Batzorde Olinpikoaren hamargarren presidentea izango da; hain zuzen ere, 1894an sortu zuten erakundea. "Zuekin dudan konpromisoaren oroigarria da, hori besterik ez", zehaztu du, eta hau gehitu: "Zuek harro sentitzea eta gaur hartutako erabakian konfiantza izan dezazuen egingo dut".
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa