Beste kirolak
Aurkezpena
Erredakzioa
Aurrekontua ez dute datorren urtea baino lehen onartuko, eta Athleticen, Bilbao Basketen eta Euskadi Txirrindularitza Fundazioan eragina izango du.
Informazio gehiago (1)
Bizkaiko Foru Aldundiak 6.578 milioi euroko aurrekontua izango du 2013. urtean, iaz baino % 4,3 gutxiago, foru gobernuak gaur onartu duen proiektuaren arabera. Kirol profesionalari ere laguntzak kenduko dizkio, eta Athleticen, Bilbao Basketen eta Euskadi Txirrindularitza Fundazioan eragina izango du.
Aurkezpen prentsaurrekoan Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak jakinarazi duenez, aurrekontu proposamena “gogorra da, doikuntza garaikoa”. Halaber, aurrekontua 2013an onartuko dutela aurreratu du.
Aurrekontuak xehatze aldera, Bizkaiko Foru Aldundiak 3.985 milioi euro emango dizkio Eusko Jaurlaritzari (iaz baino % 7,8 gutxiago) eta 406 milioi euro Estatuari (% 81 gehiago) kupo bidez. Bestalde, 743 milioi euro udalak finantzatzeko baliatuko du (% 6,3 gutxiago) eta 7 milioi euro Bizkaiko Batzar Nagusietan egiten diren ekintzak ordaintzeko erabiliko du.
Beraz, Bizkaiko Foru Aldundiak 1.435 milioi euro izango ditu kudeaketarako, 2012an baino % 6,1 gutxiago.
Jose Luis Bilbaok azpimarratu duenez, aurrekontuak osatzerako garaian hauek izan dira gobernuaren lehentasunak: gastu soziala mantentzea, enplegua sortzeko programak diruz laguntzea, ekonomia sustatzea eta ez zorpetzea.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa