10:51

Beste kirolak

Gimnasia erritmikoa

Euskalgymek Parisko Olinpiar Jokoetako podiumeko Varfolomeev, Kaleyn eta Raffaeli bilduko ditu larunbatean

EITB MEDIA

Horiez gain, Ekaterina Vedeneeva, Margarita Kolossov, Stiliana Nikolova, Polina Berezina eta Alba Bautista ere Barakaldoko (Bizkaia) Bilbao Exhibition Centerren egongo dira, besteak beste.

  • Euskalgym. Irudia: EITB MEDIA

    Euskalgym. Irudia: EITB MEDIA

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Darja Varfolomeevek, Boryana Kaleynek eta Sofia Raffaelik, Parisko Olinpiar Jokoetako podiumean egondako kirolariak, parte hartuko dute Euskalgym Gimnastikaren Nazioarteko XVIII. Galan, datorren larunbatean, Barakaldoko (Bizkaia) Bilbao Exhibition Centerren.

Ekaterina Vedeneeva, Margarita Kolossov, Stiliana Nikolova, Polina Berezina, Alba Bautista, Teresa Gorospe, Milena Baldasarri, Viktoriia Onopriienko, Liliana Lewinska, Helene Karbanov, Espainiako senior taldea eta Eneko Lambea ere bertan izango dira.

8.000 pertsona baino gehiago etorriko dira munduko gimnastarik onenak ikustera larunbatean, 17:30etik aurrera. Darja Varfolomeev alemaniarra "momentuko gimnasta" da. Munduko txapelduna 2023an eta txapeldun olinpikoa 2024an, "denboraldiko une garrantzitsuenetan hutsik gabe dihardu". Faboritoen artean dago beti, baina "tapizaren gainean erakutsi behar da, eta Varfolomeev erregularrena izan zen Parisen, alde handiarekin", adierazi dute antolatzaileek.

Kaleyn bulgariarra "beti izan da onenen artean", baina bere ibilbidean, "all around" proban lortutako zilarrezko dominari esker, "bere arrakastarik handiena" lortu du.

Bestalde, Sofia Raffaelik, brontzea lortzeko "borroka gogorrari" egin behar izan zion aurre, Margarita Kolosov alemaniarrarekin nor baino nor gehiago.

Horiek guztiek BECeko tapizera egingo dute salto, baina baita Ekaterina Vedeneeva eta Mireia Baldassarri (diploma olinpikoa lortu zuten), Stiliana Nikolova, Polina Berezina eta Alba Bautista (ia finalean egon zien) edo Liliana Lewinska eta Viktoria Onoprienko (hainbat arrazoirengatik ezin izan zuten Olinpiar Jokoetan parte hartu).

Galaren lehen zatia, funtsean, gimnasia erritmikora bideratuta egongo da, eta bigarrenean, ohi bezala, gimnastek sormen artistikoa askatuko dute, eta pabiloia ikuskizun bilakatu.

Asteburu honetan uztaiak, pilotak, mazoak eta zintak izango dira protagonista. Lehen mailako 400 talde baino gehiagotik 2.600 gimnastak hartuko baitute parte Euskalgym Txapelketan.

Gizonezkoak lehia daitezen txapelketa bat ere izango da. Gizonezkoen lehiaketa larunbat goizean eta azaroaren 3an egingo da, egunean zehar.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena