Beste kirolak
Joko Paralinpikoak
EITB MEDIA
Euskal kirolariek diziplina hauetan hartuko dute parte larunbatean: errepideko txirrindularitza, igeriketa, mahai-tenisa eta gurpil-aulkiko saskibaloia.
Ander Cepasek finala jokatu nahi du. Argazkia: EFE.
Parisen jokatzen ari diren Joko Paralinpikoetan, larunbatean, irailaren 7an, euskal kirolariek emaitza hauek lortu dituzte:
MAHAI-TENISA
Ander Cepasek brontzea eskuratu du mahai-tenisean banaka, S9 modalitatean. Donostiarrak Laurens Devos urrea eskuratzeko faboritoaren aurka galdu du azken-aurreko kanporaketa, 11-7, 11-8 eta 11-7.
ERREPIDEKO TXIRRINDULARITZA
Eduardo Santas Nafarroan bizi den txirrindularia hamargarren postuan geratu da C1-3 proban. 1:50:42ko denborarekin amaitu du lana, irabazlearengandik zazpi minutu baino gehiagora. Urrea Finlay Graham britainiarrak irabazi du, zilarra Thomas Peyroto-Dartet frantziarrak eta brontzea Alexandre Leaute frantziarrak.
Eduardo Santas. Argazkia: Basuqe Team
IGERIKETA
4x100 metroko estilo libreko errelebo mistoan, 34 puntuko modalitatean, Iñigo Llopisek eta Nahia Zudairek ez dute dominarik lortu finalean. Basque Teameko igerilariak zazpigarren postuan geratu dira, eta diploma paralinpikoa lortu dute, 4:10.99ko denbora eginda. Italiak munduko marka ezarri du, 4:01:54ko denborarekin, eta urrea bereganatu du.
Iñigo Llopis. Argazkia: EFE
GURPIL-AULKIKO SASKIBALOIA
Agurtzane Egiluzek, Laura Ugartek, Naiara Rodriguezek eta Bea Zudairek, Espainiako selekzioarekin, zazpigarren posturako lehia galdu dute Japoniaren aurka, 72-55. Japoniarrak nagusi izan dira ia partida osoan zehar, hirugarren laurdenean izan ezik, espainiarrek itxura hobea eman baitute laurden horretan. Ugartek eta Rodriguezek ez dute jokatu, Zudairek 8 puntu egin ditu eta Egiluzek 2.
Bea Zudaire. Argazkia: EFE
Hurrengo zuzenekoak
05 | 22:20 - 00:45 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Olharan-Zabala vs Urrutia-Basque |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa