Beste kirolak
Olinpiar Jokoak
EITB MEDIA
Atleta nafarra bosgarren helmugaratu da finalerdietako bere txandan, 13:35eko denbora eginda, eta ez du aukerarik izan Parisen jokatzen ari diren 2024ko Olinpiar Jokoetan jarraitu eta dominak lehiatzeko lasterketan aritzeko.
Asier Martizen bosgarren helmugaratu da finalerdian, eta ez du sailkatzerik izan. Argazkia: EFE.
Asier Martinez 110 metroko hesidun probako finaletik kanpo gelditu da, asteazken arratsaldean, Parisen jokatzen ari diren 2024ko Olinpiar Jokoetan. Atleta nafarra bosgarren helmugaratu da finalerdietako bere txandan, 13:35eko denbora eginda, eta ez du aukerarik izan Jokoetan jarraitu eta dominak lehiatzeko lasterketan aritzeko.
Asier Martinezek hirugarren eta azken finalerdian parte hartu du. Finalera sailkatzeko, bi aukera zituen: bata zen bere txandako lehenengo edo bigarren postua eskuratzea; bestea zen, ordea, bi lehen postu horiek lortu ez dituzten atleta guztien denborak aztertuta, nafarrak egitea onena edo bigarren onena.
Hala, Orlando Benett jamaikarra eta Daniel Roberts estatubatuarra lehen eta bigarren postuetan helmugaratu dira Martinezen txandan; eta, denborei erreparatuta, nafarrak ezin izan du hobetu Rachid Muratake japoniarrak aurreneko txandan markatutako 13:26koa. Muratakek ezarri du, azken finean, finalerako txartela eman duen bigarren eta azken denbora.
Asier Martinezek, beraz, horrenbestez eman dio amaiera Parisko Olinpiar Jokoetan egindako bere lanari.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa