21:26

Beste kirolak

OLINPIAR JOKOAK

Horrelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia abuztuaren 7an, asteazkena

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Paris 2024: piraguismoa, eskubaloia, golfa, skatea, waterpoloa eta atletismoa.

  • Alain Kortabitarte, lehia betean sartuta. Argazkia: EFE

    Alain Kortabitarte, lehia betean sartuta. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hauxe da, asteazken honetan, abuztuaren 7an, 2024ko Parisko Joko Olinpikoetan euskal atletek egindako jardunaren laburpena:

SKATEA

Alain Kortabitarte errenteriarra skate park modalitateko final olinpikotik kanpo geratu da asteazken honetan, zortzi onenen artean sartzea lortu ez duelako. Kortabitartek (18 urte) hemeretzigarren postuan amaitu du sailkapen-txanda, bere azken saiakeran lortutako 75,46 puntuko nota onenarekin.

Sailkapen-txandako onena Tokion urrezko domina bereganatu zuen Palmer Keegan australiarra izan da (93,78), eta haren atzetik sailkatu dira Tom Schaar estatubatuarra (92,05) eta Alex Sorgente italiarra (91,14).

Alain Kortabitarte bere ariketetako bat egiten. Argazkia: EFE

Alain Kortabitarte bere ariketetako bat egiten. Argazkia: EFE

GOLFA

Carlota Ciganda nafarrak 73 kolperekin bukatu du golfeko txapelketa olinpikoaren lehen jardunaldia, hau da, bat parraren gainetik. Hori bai, Celine Boutier frantziarrak ezarritako -7ko emaitzatik (65 kolpe) urruti dago une honetan, baina aukerekin oraindik ere.

Cigandak sei bogey eta bi birdie egin ditu jardunaldiko lehen hamar zuloetan, baina gerora askoz sendoago agertu da, eta hortik aurrera birdieak baino ez ditu pilatu (hiru denetara).

WATERPOLOA

Alberto Munarriz nafarra aritzen den Espainiako selekzioak galdu egin du, Kroazia aurkari, 10-8, asteazkenean, Parisen jokatzen ari diren 2024ko Olinpiar Jokoetako final laurdenetan, waterpoloan; beraz, Espainiako taldea dominak eskuratzeko lehiatik at gelditu da, eta ostiraletik aurrera, alegia, hilaren 9tik, Joko hauetako azken sailkapenean bosgarren postuan amaitzen saiatuko da. Kroazia-Espainia partidan, Munarrizek bi gol egin ditu.

Alberto Munarriz, Kroaziaren aurka gola sartu nahian. Argazkia: EFE

Alberto Munarriz, Kroaziaren aurka gola sartu nahian. Argazkia: EFE

PIRAGUISMOA

Begoña Lazkano palista K1 500 probako finalerdietara sailkatu da asteazken honetan aurretiko kanporaketa eta final-laurdenak gainditu ostean.

Begoña Lazkano bere jarduna hasi aurretik. Argazkia: EFE

Begoña Lazkano bere jarduna hasi aurretik. Argazkia: EFE

Pasaiako piraguistak laugarren bukatu du bere bi jardunetan (1:55.54 lehen kanporaketan eta 153.83 final-laurdenetan), eta horrek datorren larunbatean, 10:30etik aurrera, jokatuko diren finalerdietako lau txandetako batean egotea ahalbidetu dio.

ESKUBALOIA

Espainiako eskubaloi selekzioak finalerdietarako txartela lortu du Egipto kanporatuta (29-28), luzapena behar izan duen partida batean; izan ere, arauzko denboraren amaieran 25 eta 25eko emaitzarekin heldu dira bi taldeak.

Horrenbestez, Kauldi Odriozola eta Imanol Garciandia gipuzkoarrak eta Sergey Hernandez nafarra, ordezko atezain gisa aritzen dena, dominen lehian arituko dira.

Kauldi Odriozola Egiptoko erasoaldi bat gelditu nahian. Argazkia: EFE

Kauldi Odriozola Egiptoko erasoaldi bat gelditu nahian. Argazkia: EFE

ATLETISMOA

Asier Martinez 110 metroko hesidun probako finaletik kanpo gelditu da, asteazken arratsaldean, Parisen jokatzen ari diren 2024ko Olinpiar Jokoetan. Atleta nafarra bosgarren helmugaratu da finalerdietako bere txandan, 13:35eko denbora eginda, eta ez du aukerarik izan Jokoetan jarraitu eta dominak lehiatzeko lasterketan aritzeko.

Asier Martinezek hirugarren eta azken finalerdian parte hartu du. Finalera sailkatzeko, bi aukera zituen: bata zen bere txandako lehenengo edo bigarren postua eskuratzea; bestea zen, ordea, bi lehen postu horiek lortu ez dituzten atleta guztien denborak aztertuta, nafarrak egitea onena edo bigarren onena.

Asier Martinezek ezin izan du lortu finalerako sailkazea. Argazkia: EFE.

Asier Martinezek ezin izan du lortu finalerako sailkatzea. Argazkia: EFE.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena