Beste kirolak
SKATEA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Basque Team taldeko skaterrak 86.28 puntu lortu ditu bere hirugarren saiakeran, aurreko bietan erori ondoren. Horrenbestez, diploma olinpikoa eskuratu du.
Naia Laso, skate parkeko finalean. Argazkia: EFE
Albisteak (3)
Naia Laso Bermeoko skater gazteak (15 urte) diploma olinpikoa eskuratu Parisko Olinpiar Jokoetan, skate parkeko finalean zazpigarren tokian sailkatu eta gero.
Bermeotarraren hiru saiakeretarako onena azkena izan da, 86.28 punturekin; izan ere, lehendabizikoan erori egin da bere jarduna bukatzetik gertu zegoela (59.85), eta, bigarrenean, gauza bera gertatu zaio patinatzen hasi eta berehala (7.66).
Lasok ez dio finalari ehuneko ehunean ekin, sailkapen txandan min hartu baitu, eta, ondorioz, infiltratu egin behar izan dute, eta horrek bere jarduerari eragin dio. Hala ere, Basque Teameko kideak sailkapen txandan baino puntuazio hobea lortuta (82.49) esan dio agur Parisi.
"Banekien gehiago egin nezakeela, baina sailkapenean uzkurdura bat izan dut bizkarraldean, eta horrek ez dit asko egiten utzi. Infiltratu egin naute eta hirugarren saiakeran hobeto nengoen. Postu baten bila joan naiz eta pozik geratzeko txanda bat egin dut", adierazi du Lasok finalaren ostean.
Txapelketako dominak Arisa Trew australiarrak (93.18), Hiraki Cocona japoniarrak (92.63) eta Sky Brown britainiarrak (92.31) bereganatu dituzte.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa