23:27

Beste kirolak

Olinpiar Jokoak

Horrelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia abuztuaren 5ean, astelehena

EITB MEDIA

Jardunaldiaren laburpena: kayak krosa, hiruko saskibaloia, futbola eta waterpoloa

  • Alberto Munarroz, waterpoloko Frantzia-Espainia partidan. Argazkia: EFE.

    Alberto Munarroz, waterpoloko Frantzia-Espainia partidan. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan, abuztuaren 5eko jardunaldian, euskal kirolak hainbat interesgune izan ditu; Euskal Herriko kirolariak kayak surfeko, hiruko saskibaloiko, futboleko eta waterpoloko probetan aritu dira.

HIRUKO SASKIBALOIA

Gracia Alonso de Armiño bilbotarrak zilarrezko domina kolkoratu du Paris 2024 Oilinpiar Jokoetako hiruko saskibaloian, Espainiak finalean Alemaniaren aurka jasotako porrotaren ondorioz (17-16)

Zilar horrek, baina, zapore ona du, inork gutxik espero baitzuen Gracia Alonsok eta bere hiru taldekideek horrelako emaitzarik lortzea. Gainera, hiruko saskibaloia, kirol ezezaguna, zabaltzen lagundu dute. Saskibaloi mota honek bere bigarren Olinpiar Jokoak ditu, Tokio 2020an izan baitzen estreinakoz jokoetan.

Gracia Alonso de Armiño bilbotarra, Alemania-Espainia finalean. Argazkia: Efe.

Gracia Alonso de Armiño bilbotarra, Alemania-Espainia finalean. Argazkia: Efe.

FUTBOLA

Futbolean, Aimar Orozek, Beñat Turrientesek eta Jon Pachecok finalerako sailkatzea lortu dute; ostiralean, urrezko domina zein selekziok irabaziko duen erabakiko duen partidan, Espainiak Egipto edo Frantzia izango du aurkari. Marseillan jokatutako finalerdian, Espainiako selekzioak Maroko hartu du mendean, 1-2, eta horrela ziurtatu du titulurako partidarako txartela.

Hortaz, Orozek, Turrientesek eta Pachecok bermatu egin dute domina bat aldean bueltatuko direla Euskal Herrira; hori bai, zehaztu gabe dago domina hori urrezkoa ala zilarrezkoa izango den. Osasunako jokalariak osorik jokatu du partida, Realeko erdilaria azken minutuetan zelairatu dute, eta atzelari nafarrak ez du jokatu.

Aimar Oroz, Ferminek Espainiako lehen gola sartuta. Argazkia: EFE.

Aimar Oroz, Ferminek Espainiako lehen gola sartuta. Argazkia: EFE.

HIRUKO SASKIBALOIA

Hiruko saskibaloian, Gracia Alonso de Armiño bilbotarrak, Vega Gimeno, Sandra Ygueravide eta Juana Camilion taldekideekin batera, final olinpiarrerako sailkatzea lortu du, Espainiako selekzioarekin. Alonso de Armiñoren taldeak 22:00etan jokatuko du final hori, eta Alemania izango du aurkari urrezko domina irabazteko partidan; izan ere, Alemaniak Kanada kanporatu du, 16-15. Beraz, Pau Etxanizek irabazitakoaren ostean, Gracia Alonso de Armiñok euskal kirolak Joko hauetan erdietsitako bigarren domina ziurtatu du.

Espainiak eta Ameriketako Estatu Batuek jokatutako finalerdia bizi-bizia izan da. Espainiako taldea 18-16 gailendu da, luzapenean. Alonso de Armiñok hiru puntu egin eta lau errebote hartu ditu.

Gracia Alonso de Armiño, defentsako jokaldi batean. Argazkia: EFE.

Gracia Alonso de Armiño, defentsako jokaldi batean. Argazkia: EFE.

KAYAK KROSA

Kayak krosean, Maialen Chorrautek finalerdietara sailkatzea zuen helburu, baina ezin izan du aurrera egin. Hortaz, Lasarte-Oriako kirolaria kanporatu egin dute, eta ezin izan du dominarik eskuratu, bere bosgarren Olinpiar Jokoetan.

Chourraut bigarren final laurdenean aritu da, eta Noemie Fox australiarra, Luuka Jones zeelandaberritarra eta Ricarda Funk alemaniarra izan ditu aurkari bezala. Gipuzkoarrak laugarren postuan amaitu du ibilbidea, baina hirugarren sailkatu da, Funk zigortu baitute; Foxek eta Jonesek lortu dute finalerdietarako sailkatzea erdietsi dute.

Maialen Chourraut, eskuinaldean, irteeran. Argazkia: EFE.

Maialen Chourraut, eskuinaldean, irteeran. Argazkia: EFE.

WATERPOLOA

Waterpoloan, Alberto Munarrizek hiru gol sartu ditu, Frantzia-Espainia partidan; Espainiako selekzioa 8-10 nagusitu da, B multzoan, atariko fasearen barnean.

Hala, asteazkenean Kroaziaren aurka final laurdenetan jokatu aurretik, Espainiak bosgarrenez irabazi du Olinpiar Joko hauetan, bost partida jokatuta. Emaitzak ez zuen ondoriorik, eta horrek tentsioa kendu dio norgehiagokari. Espainiako selekzioa sendo iritsi da txapelketako zati erabakigarrira, dominak jokatzeko lehia gertu-gertu baitu; Munarriz bikain dabil, Jokoetan.

Alberto Munarriz, Frantzia-Espainia partidako jokaldi batean. Argazkia: EFE.

Alberto Munarriz, Frantzia-Espainia partidako jokaldi batean. Argazkia: EFE.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena