Beste kirolak
HERIOTZA
EITB MEDIA
Everestera igotzen saiatu zen Tximist izeneko lehen euskal espedizioko kidea izan zen, eta gailurrera iristetik oso gertu geratu zen.
Angel Vallejo Rosen mendigoizalea zendu da gaur goizaldean, 81 urte zituela. Lapurdin (Biarritz, 1942) jaio bazen ere, umetatik Gasteizen bizi izan zen, eta haren seme-alabetako bat Juanjo Vallejo da, beste euskal mendigoizale entzutetsu bat.
Vallejo delineante industriala zen ofizioz, baina haren afizioa mendia zen, eta horren adierazle da Everesterako (8 848 metros) lehen euskal espedizioko kide eta bultzatzaileetako bat izan zela, 1974an. Juan Ignacio Llorenterekin eta Luis Maria Saenz de Olazagoitiarekin batera, bultzatu egin zuen planetako mendirik garaienera iristeko ahalegina; Juanito Cortazar eta Juan Carlos Fernandez de la Torre batu zitzaizkien, bai eta dozena bat mendizalek ere, Tximist izena izan zuen espedizioan. Espedizio hark 350 metrora izan zuen gaina. Aurtengo maiatzean, 13an, balentria hark 50 urte bete zituen; hainbat arazo burokratiko izan zituen, oraindik frankismo bete-betean.
Angel Vallejo eta Felipe Uriarte izan ziren gailurrera iristeko zorian egon zirenak. Izan ere, azken kanpamendua iritsi (8.500 metrotik gora) bertan gaua egin eta goranzko bidea egin nahi izan zutenean, atzera jo behar izan zuten eguraldi makurrak hala behartuta.
Urte batzuk geroago, 1980an, bigarren saiakera batean parte hartu zuen. Orduko hartan ere ezin izan zen gailurrera arte heldu, bai, ordea, Martin Zabaletak maiatzaren 14an, Pasang Temba xerparekin batera. Bertan izan zen Felipe Uriarte ere.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa