Beste kirolak
Igeriketa
EITB MEDIA
Zudaire hirugarren izan zen 100 metro bular eran (SB7); Llopisek, berriz, 100 metro tximeleta kategorian (S8) lortu zuen domina.
Zudaire eta Llopis, Madeirako Europako Txapelketan. Argazkia: Basque Team
Nahia Zudaire eta Iñigo Llopis Basque Teameko igerilariek brotzezko medalla irabazi zuen astearte honetan, igeriketa egokituko Europako Txapelketan, Madeiran. Zudaire hirugarren izan zen 100 metro bular eran (SB7), 1:32.79 denbora eginda. Marka horri esker, gainera, Espainiako errekorra hautsi zuen; Llopisek, berriz, 100 metro tximeleta kategorian (S8) lortu zuen domina.
Asteartekoarekin, bina domina dituztela itzuliko dira etxera. Izan ere, Zudairek 400 metro libre S8 mailan zilarra zintzilikatu zuen igandean; igerilari donostiarrak, bestetik, urrea irabazi zuen astelehenean, 100 metro bizkar eran.
#IgeriketaEgokitua Domina zaparrada! Madeirako Europako txapelketan Nahia Zudairek Espainiako errekorra gainditu eta brontzea lortu du bular erako 100 metrokoan sb7 klasean. Gainera Iñigo Llopisek brontzea eskuratu du S8ko tximeleta erako 100 metrokoan! Zorionak!!! pic.twitter.com/evP62abwxM
— BAT Basque Team (@BATbasqueteam) April 23, 2024
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa