Beste kirolak
Igeriketa
EITB MEDIA
Gipuzkoarrak 1:06.25eko denbora behar izan zuen distantzia osatzeko. Mark Malyar israeldarra (1:07.57) izan zen bigarren, eta Bohdan Hrynenko ukrainiarra hirugarren (1:08.87).
Iñigo Llopis igerilaria. Argazkia: BASQUE TEAM
Iñigo Llopis Basque Teameko igerilariak urrea irabazi zuen astelehenean Madeiran jokatutako Europako Txapelketan, 100 metro S8 (desgaitasun fisikoa) bizkar eran. 100 metroko bigarren sailkapen-probaren erdira iritsita, aurrea hartu eta lehen tokian amaitu zituen bi txandak, Bohdan Hrynenko ukrainiarra mendean hartuta.
Arratsaldean ere lan bikaina egin zuenez, Llopis izan zen nagusi eta urrea bereganatu zuen, gustukoen duen lehian. Hasieratik lehen postuan abiatu zen, lehen erdia 32.23 segundotan osatuta. Oso gertu zetorren Hrynenko (32.64 segundo), baina erritmoari eutsi zionez, 100 metroak egiteko 1:06.25ko denbora erabili zuen. Mark Malyar israeldarra izan zen bigarren (1:07.57), eta Bohdan Hrynenko ukrainiarra, hirugarren.
Astearte honetan, 100 metro tximeleta kategorian lehiatuko da Iñigo Llopis; Nahia Zudaire, berriz, 100 metro bular eran.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa