18:01

Beste kirolak

Atletismoa

Kiptumek maratoiko munduko errekorra ezarri du, Chicagon

EITB Media

Kenyako atletak 2 ordu eta 35 segundo behar izan ditu Chicagoko Maratoiko ibilbidea osatzeko. Kipchogek zuen munduko marka 34 segundoan hobetu du.

  • Kelvin Kiptum

    Kelvin Kiptum, Chicagoko Maratoiko helmuga gurutzatzen. Argazkia: @ChiMarathon

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kelvin Kiptumek maratoiko munduko errekorra ezarri du (2:00.09) igande honetan, urriaren 8an, Chicagon. Kenyarrak 2 ordu eta 35 segundo behar izan itu ibilbidea osatzeko. Hala, 34 segundoan hobetu du Eliud Kipchoge herrikidearen marka (2 ordu, minutu 1 eta 9 segundo).

Londreseko Maratoian orduan indarrean zegoen Kipchogeren errekorretik 16 segundoa geratu zen Kiptum, baina Chicagon handia egin du, garaipena lortuta eta errekorra ezarrita.

Kiptumek 23 urte ditu, eta Chicagoko Maratoian jaun eta jabe izan da hasieratik amaieraraino. Garaipena eta munduko errekorra lortu izana ospatu du Kenyako bandera eskuetan duela.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena