Beste kirolak
TENISA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Tenislari serbiarrak hiru setetan garaitu du Medvedev, hiru ordu eta 17 minutu iraun duen finalean: 6-3, 7-6 (5) eta 6-3. Horrenbestez, ATP sailkapeneko lehen tokia lortu du, Carlos Alcarazi lekua kenduta.
Novak Djokovic serbiarrak Daniil Medvedev errusiarra garaitu du igandean, AEBko Irekiaren finalean, eta bere ibilbideko 24. grand slama eskuratu du. Hala, Margaret Courten errekor historikoa berdindu du. Bide batez, ATP sailkapeneko lehen tokia lortu du, Carlos Alcarazi lekua kenduta.
Tenislari serbiarrak hiru setetan hartu du mendean Medvedev, hiru ordu eta 17 minutuko neurketan: 6-3, 7-6 (5) eta 6-3.
36 urterekin, Djokovic berdinduta zegoen Serena Williamsekin Open Garaiko txapelketa handi gehien dituzten tenislarien zerrendan, 23na grand slam baitzituzten; orain, ordea, errekor hori gainditzeaz gain, marka absolutua Courtekin elkarbanatuko du.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa