Beste kirolak
Txapeldunak
EITB MEDIA
Europako Parasurfing Txapelketan, Francesenak, Basque Teameko kidea bera, VI 1 Men kategorian irabazi du banakako titulua, eta Goenaga, aldiz, Prone 2 Men mailan gailendu da. Halaber, Espainiarekin, taldekako titulua ere eskuratu dute.
Aitor Francesena, pozarren. Argazkia: Basque Team.
Aitor Francesena eta Ander Goenaga surflariek Europako Parasurfing Txapelketa irabazi dute asteburuan, Galizian, Basque Teamek jakitera eman duenez. Francesena zarauztarrak, Basque Teameko kidea bera, VI 1 Men kategorian irabazi du Europako titulua, eta Goenaga errenteriarra Prone 2 Men gailendu da.
Francesenak eta Goenagak, halaber, Espainiarekin, taldekako titulua ere esluratu dute. Portugal eta Alemania ere izan dira podiumean.
Basque Teamek nabarmendu duenez, Aitor Francesenak, horrenbestez, beste arrakasta bat erdietsi du. Gipuzkoarrak 2016ko eta 2020ko Munduko Txapelketak irabazi zituen, Espainiako txapelduna ere bada, eta 2022an Munduko Zirkuituan ere nagusitu zen.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 |
22:10 - 00:30 |
PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar