19:20

Beste kirolak

tenisa

Swiatekek bere hirugarren Roland Garros txapelketa eskuratu du

eitb media

Poloniarrak sailkapeneko lehen postua sendotu du Karolina Muchova mendean hartuta eta, ondorioz, Roland Garrosen hiru garaipen lortu dituen tenislari gazteena bihurtu da.

  • Iga Swiatek Roland Garros 2023ko saria eskutan duela.

    Iga Swiatek Roland Garros 2023ko saria eskutan duela. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iga Swiatek poloniarrak bere hirugarren garaikurra irabazi du Roland Garros 2023an, gaur Parisen jokatu den final bizian Karolina Muchova txekiarra garaitu ostean. 

Garaipen honekin, iazko apirilean lortu zuen rankingeko lehen postua sendotu du, eta Roland Garrosen hiru garaipen eskuratu dituen tenislari gazteena bihurtu da.

Lehen seta Swiatekek eraman du 6-2ko emaitzarekin, baina  azken bi setetan poloniarrak ez du horren erraza izan.

Bigarren setean Muchova 3-0 galtzen hasi da hainbat akats tarteko. Hala ere, txekiarrak berdintzea lortu du, eta aurretik jarri da markagailuan, seta 5-7 irabaziz.

Swiateken garaipena hirugarren setean (6-4) iritsi da, erlojuak 2 ordu eta 46 minutu markatzen zituenean, txekiarrak egindako falta bikoitzari esker.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 11:50 - 12:15 ''HELMUGA'' saioa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena