11:45

Beste kirolak

Agurra

Roger Federerrek agur esan dio tenisari, 41 urterekin

EITB Media

Tenislari suitzarrak bere kirol-ibilbideko azken partida jokatu zuen Laver Cupean, Nadalekin bikotea osatuta. Galdu egin zuten Tiaforen eta Socken aurka. Hunkituta esan zuen agur Federerrek.

7:19
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Roger Federrerek erretiroa hartu du 41 urterekin. Suitzarrak tenisa utzi du, irailaren 23an bere kirol-ibilbideko azken partida jokatuta. Londresen esan dio agur tenisari Federerrek Nadalekin bikotea osatuta. Suitzarrak eta espainiarrak galdu egin dute Tiafoeren eta Socken aurka (4-6, 7-6 (2) eta 11-9) Laver Cup txapelketan.

Federerrek 24 urteko kirol-ibilbide arrakastatsua izan du, Grand Slameko 20 titulu bereganatuta, 103 torneo irabazita eta munduko sailkapeneko lehen postuan 310 aste egonda. Gainera, historiako joko dotoreenetakoa erakutsi du.

Familia harmailetan zuela, eta lagun duen Nadalekin bikotea osatuta, amaiera polita eman dio bere kirol-ibilbideari zortzi Wimbledon irabazi dituen hirian. Gizonezkoen mailan beste inork ez du lortu marka hori hobetzea.

Tenislari suitzarra hunkituta agurtu da, eta, zaleen txaloak eta tenis munduaren babesa jaso ditu.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena