10:11

Beste kirolak

Tenisa

Swiatekek denboraldiko bere bigarren Grand Slama bereganatu du US Opena irabazita

A. B. E. | EITB Media

Iga Swiatek poloniarrak Estatu Batuetako Irekiko finala irabazi dio Ons Jabeurri 6-2 eta 7-5eko emaitzarekin.

  • Iga Swiatek

    Iga Swiatek, US OPeneko txapeldunaren garaikurrarekin. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iga Swiatek da 2022ko US Openeko irabazlea larunbat honetan (irailak 10) finalean Ons Jabeur mendean hartu ostean. Poloniarrak bi setetan lortu zuen garaipena (6-2 eta 7-5) tunisiarraren aurka. Swiatekek denboraldiko bere bigarren Grand Slam txapelketa bereganatu du, aurten Roland Garros ere irabazi baitu.

Erritmo biziarekin eta kolpe ikusgarriekin ekin dio finalari Iga Swiatekek eta lehen setean ez dio aukerarik eman Jabeurri (6-2). Bigarren setaren hasieran ere poloniarra jaun eta jabe izan da (3-0). Dena galduta zuela iritsi da Ons Jabeurren erreakzioa. Publikoaren animoek bultzatuta, tunisiarrak eta berdindu du (4-4) eta aurretik ere jarri da (4-5). Hala ere, Swiatekek sendo jarraitu du bere jokatzeko moduarekin, hiru joko jarraian bereganatu ditu eta bigarren seta 7 eta 5 irabazita, txapelketa bereganatu du.

"Ez nekien Estatu Batuetako Irekia irabazteko prestatuta nengoenik. Oso pista azkarra da, ez nuen halakorik espero. Zerua dela muga baieztatzen du honek. Harro nago, harrituta eta oso pozik", adierazi du Swiatekek US Opena irabazi osteko prentsaurrekoan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena