Beste kirolak
US OPEN
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Bakoitzak garaipen bat du pista gogorretan bien arteko partidetan. Denboraldi honetako norgehiagoka bakarrean, Swiatek nagusitu zen.
Iga Swiatek, Aryna Sabalenka garaitu ostean. Argazkia: EFE
Iga Swiatek poloniarrak eta Ons Jabeur tunisiarrak elkarren aurka jokatuko dute larunbat honetan US Openeko finala, denboraldiko laugarren eta azken Grand Slama, finalerdietako konpromisoak gainditu ondoren Aryna Sabalenka bielorrusiarraren (3-6, 6-1, 6-4) eta Caroline Garcia frantziarraren (6-1, 6-3) aurka, hurrenez hurren.
Swiatek eta Jabeurrek bina garaipen dituzte zirkuituan bien arteko norgehiagoketan, pista gogorretan 1-1 lortuta. Denboraldi honetan elkarren aurka jokatu duten partida bakarrean, poloniarrak 6-2, 6-2 irabazi zuen lur zanpatu gaineko Erromako finalean.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa