20:22

Beste kirolak

Tenisa

Muguruzak agur esan dio AEBko Irekiari, Kvitova txekiarraren aurka galdu ondoren

I. G.| EITB Media

Tenislaria denboraldiko laugarren eta azken 'Grand Slam'etik kanpo geratu da, hiru setetan galdu ondoren (5-7, 6-3, 7-6 (10)).

  • Garbiñe Muguruza

    Garbiñe Muguruza. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Garbiñe Muguruzak agur esan dio larunbat honetan Estatu Batuetako Irekiari, denboraldiko laugarren eta azken 'Grand Slam'a, Petra Kvitova txekiarraren aurka hiru setetan galdu ondoren (5-7, 6-3, 7-6 (10)).

Tenislariak ezin izan du aurrera atera hirugarren kanporaketako norgehiagoka, konfiantza eman ziezaiokeena New Yorken bigarren aste bat betetzeko.

Partida bi jokalariak oso sendo zeudela hasi da, baina Kvitovaren oldarkortasunik handienari esker, aurreratzen lehena izan da (4-2). Muguruzak berehala erantzun du, eta, ondoren, hamaikagarren jokoa hautsi du berriro, bere zerbitzuarekin lehen seta erabakita uzteko (7-5).

Txekiarrak behartu gabeko akats gehiegi egin ditu (16), baina bigarren partzialean zuzendu du alderdi hori, bera izan baita jaun eta jabe.

Muguruzak suspertzen jakin du eta oso gertu izan du partida irabaztea, baina ez du ixten asmatu eta bizia eman dio Kvitovari, sufrituta nagusi izan dena 'tie-break' batera iritsita.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena