12:48

Beste kirolak

PIRAGUISMOA

Klara Olazabal eta Ander Elosegi, Munduko Salalom Txapelketako C-1 probako finaletik kanpo

AGENTZIAK | EITB Media

Finalerdietan, Olazabal 17. eta Elosegi 28. sailkatu dira. Honezkero, Ausburgeko Mundialetako partaidetzari bukaera eman diote biek.

  • Ander Elosegi

    Ander Elosegi. Argazkia: @BATbasqueteam

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Klara Olazabal eta Ander Elosegi ezin izan dira Munduko Salalom Txapelketako C-1 probako finaletarako sailkatu. Ausburgeko Mundialetan aurretik zuten azken proban, 17. Eta 28. postuak lortu dituzte hurrenez hurren.

Emakumezkoen proban, euskal ordezkariak 123.04 segundoko denbora egin du, 2 segundoko penalizazioa bilduz. Finaletako postuak hiru segundo eta erdira geratu dira Olazabalentzat. Urrea Andrea Herzog alemaniarrarentzat izan da, zilarra Jessica fox australiarrarentzat eta brontzea Mallory Franklin britainiarrarentzat.

Elosegik, aldiz, 114.38 segunduko denbora egin du bi segundoko penalizazioarekin. Finaletako postuak urruti geratu zaizkio gipuzkoarrari, bederatzi segundora. Proba honetan garailea Sideris Tasiadis alemaniarra izan da, bigarren Alexander Slafkovsky eslovakiarra eta hirugarren Franz Anton alemaniarra.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena