Beste kirolak
ABUZTUAREN 27TIK 31RA
BASQUE TEAM
Augsburgen jokatzen ari da, eta bertan parte hartuko dute Basque Teameko Maialen Chourraut, Ander Elosegi, Joan Crespo, Miren Lazkano, Klara Olazabal eta Olatz Arreguik
Maialen Chourraut. Argazkia: Basque Teameko bideo batetik hartutako irudia
Basque Teameko palistek eman diote hasiera Augsburgeko Munduko Txapelketari, denboraldiko hitzordu garrantzitsuenari, taldekako probekin.
Maialen Chourraut izan da uretan sartzen lehena. Hiru domina olinpikoren jabeak 6. postuan amaitu du K1ean egindako patruilen jaitsiera, Julia Cuchi eta Laia Sorribesekin batera, 116.35 segundoko denbora eginez, proba irabazi duen Alemaniak baino 13.57 segundo gehiago). Maialen ilusioz gainezka dago, baina badaki, era berean, zaila izango dela Munduko Txapelketa honetan sorpresa ematea bere sorbalda ebakuntzaren ondoren.
Gizonezkoen K1ean, Joan Crespok 11. amaitu du Miquel Trave eta Manuel Ochoarekin batera. 103.89ko denbora egin dute, hots, Alemaniak baino 11.99 gehiago, berriro ere garaile.
Emakumezkoen C1ean, berriz, Miren Lazkanok, Klara Olazabalek eta Ainhoa Lameirok osatutako hirukotea 7. tokian sailkatu da, 131.18ko kronoarekin (Txekiar Errepublikak baino 15.83 gehiago).
Ander Elosegi Luis Fernandez eta Miquel Traverekin batera aritu da, gizonezkoen C1ean. 12. postuan amaitu dute 153.22ko denborarekin (+57,74 Esloveniarekin alderatuta). Jaitsiera ona egin dute, baina Anderri 4. atean jarritako 50 segundoko zigorrak min handia egin die, eta ezin izan diote bueltarik eman.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa