19:34

Beste kirolak

TENISA

Novak Djokovicek bere 21. Grand Slama lortu du Wimbledonen

Asier Bilbao | EITB Media

Serbiarrak lau setetan hartu du mendean Kyrgios (4-6, 6-3, 6-4, 7-6) 3 ordu iraun duen finalean.

  • Djokovic Wimbledon

    Djokovic Wimbledoneko garaikurrarekin. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Novak Djokovicek Wimbledonen altxatu du bere 21. Grand Slama. Serbiarra 3 ordu iraun duen finalean nagusi izan da; 4-6, 6-3, 6-4 eta 7-6ko emaitzarekin irabazi dio Nick Kyrgiosi.

Faborito nagusiaren eta Grand Slameko finalean debutari zenaren arteko finalak ikusmin handia piztu du. Kyrgiosen hasiera bikainak ezustean harrapatu du Djokovic. Australiarrak bere aurkariaren sakea 5. jokoan hautsi du eta abantaila hori nahikoa izan da lehenengo seta bereganatzeko (4-6).

Bigarrenean, serbiarra bere legea ezartzen hasi da, eta, seta ixteko sufritu duen arren, finala berdintzea lortu du (6-3). Hirugarren seta parekatua izan da, baina markagailua launa zegoenean, Kyrgiosi kontrolpean zuen joko batek ihes egin dio. Djokovicek abagunea baliatu eta aurrea hartu du markagailuan (6-4).

Australiarra bere ohiko keinuak egiten hasi da, eta partidatik kanpo zirudien. Hala ere, eutsi eta lehiarako prest azaldu da, laugarren seta tie-breakera arte eramanez. Berdinketa hausteko jokoan, Djokovic izan da nagusi (7-6).

Belgradekoak bere laugarren Wimbledon txapelketa eskuratu du jarraian, orotara 7 pilatuz. Roger Federerrek solik irabazi du gehiagotan Londreseko belar gainean; suitzarra 8 aldiz izan da txapeldun. Gainera, garaipen honekin, Djokovicek Grand Slam bakarrera ikusten du Nadal sailkapen historikoan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena