17:01

Beste kirolak

TENISA

Elena Rybakina, Wimbledonen txapeldun

EITB Media

Rybakinak Grand Slameko bere lehen titulua eskuratu du finalean Ons Jabeur mendean hartuta 3 setetan (3-6, 6-2, 6-2).

  • Elena Rybakina

    Elena Rybakina, Wimbledoneko txapelduna

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Elena Rybakina da 2022ko Wimbledoneko txapelduna, larunbat honetan (uztailak 9) jokatu den finalean Ons Jabeur mendean hartuta. Hiru setetan nagusitu da (3-6, 6-2, 6-2) eta lehen aldiz irabazi du Grand Slameko txapelketa bat. Gainera, maila honetako torneo bat altxatzen duen Kazakhstaneko lehen jokalaria da.

Jabeurrek sutsu ekin dio finalari. Tunisiarrak, bakarka Grand Slam bat irabazten zuen lehen emakume afrikar eta arabiarra izatea zuen helburu, eta lehenengo seta 33 minutu eskasetan bereganatu du (3-6). Rybakinak erreakzionatu du, eta bere sakeen eta hondoko kolpe boteretsuen laguntzarekin, finala berdintzea lortu du (6-2). Set erabakigarrian, Rybakinak geldiezin jarraitu du eta hirugarren seta irabazi du (6-2); ondorioz, finala irabazi du ordu eta 48 minutuan.

Rybakina Moskun jaiotakoa da, baina Kazakhstaneko banderapean lehiatzen da 2018tik. Hain zuzen ere, Wimbledonek errusiar eta bielorrusiar jokalariei lehiatzea debekatu dien urtean lortu du Moskukoak garaipena All England Tennis Clubean.

23 urteko tenislaria, azkeneko hamabi urteetan egon den Grand Slameko garailerik gazteena da.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena