13:57

Beste kirolak

IGERIKETA EGOKITUA

Iñigo Llopisek eta Nahia Zudairek beste domina batekin itxi dute igeriketa egokituko Munduko Txapelketa

EITB Media

Basque Teameko bekadunek brontzezko proba irabazi dute 34 puntuko estilo libreko 4x100 metrokoan.

  • Llopis y Zudaire ospatzen taldearekin batera. Argazkia: CPE.

    Llopis y Zudaire ospatzen taldearekin batera. Argazkia: CPE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Llopisek eta Nahia Zudairek brontze domina lortu dute 34 puntuko estilo libreko 4x100 metrokoan eta paper bikaina biribildu dute igeriketa egokituko Munduko Txapelketan.

Llopisek eta Zudairek elkarrekin lan egin dute Ariel Schrenck, Sarai Gascon, Jacobo Garrido eta Nuria Marquèsekin, eta ahaleginak bere fruituak eman ditu. Brontzezko domina poltsikoratu dute 4:02.53ko denborarekin Munduko errekorra hautsi duen Italiaren atzetik bukatuta.  Estatu Batuek 4:09.81eko marka lortu dute zilarra irabazteko, eta Llopisen eta Zudaireren konbinatua podiumeko hirugarren tokira igo da 4:10.66ko denbora eginez.

Atzokoa hirugarren domina da Iñigo Llopisentzat eta Nahia Zudairerentzat Madeirako Munduko txapelketan. Iñigok zilarra irabazi du bizkar erako 100 metrokoan S8 kategorian, beste zilar bat estiloetako 4x100 metrokoan eta brontzea atzoko erreleboan. Nahia Zudairek, berriz, hiru brontzerekin amaitu du Munduko Txapelketa: estilo libreko 400 metroko proban, 20 puntuko 4x50 metroko mistoetan eta 34 puntuko 4x100 metro libreetan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    09 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    05 12:00 - 14:00 PALA | Emakumezkoen Larruzko Pilotako VI Bizkaia Paleta Txapelketa (Finala): Irazustabarrena-Galdos vs N. Martin-Gorostiaga
    05 12:45 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Bigarren etapa
    05 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Elordi vs Ezkurdia
    06 23:15 - 00:15 AREA TXIKIA | Eibar vs Amorebieta partidako laburpena

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena