Beste kirolak
Beijing 2022
EITB Media
Iraupeneko eskiatzaileak 71. postuan amaitu du estilo libreko esprintean lehen sailkapen-txandan. Beste aukera bat izango du otsailaren 11n estilo klasikoko 15 kilometroko proban.
Albisteak (4)
Bideoak (1)
Manex Salsamendi Silva, Brasilekin lehian, 1,5 kilometroko estilo libreko esprint probaren sailkapenean paper ona egiten saiatu da, Beijingeko Neguko Olinpiar Jokoetako iraupen eskiko lehiaketaren barruan.
Erronkarin hazi eta hezitako 19 urteko gazteak 71. postuan amaitu du gaurko sailkapen-txanda, kronoa 3.08.64an geldituz, Lucas Chanavat frantziarrak lortutako denborarik onenetik 23.61era. Lehen partzialean, 0.6 kilometroan, Manex erreferentzia postuetatik urrun zegoen, 1:26.1eko markak 70. postuan jarri baitu. 30 eskiatzaile azkarrenak pasatzen ziren final-laurdenetara.
Eguneko lehen txandako denborarik onenak Lucas Chanavat frantziarrak (1:14.9), Sergey Ustiugov errusiarrak (1.16.9) eta Johannes Klaebo (1:16.7) norvegiarrak (1:16.7) egin dituzte.
15 km+15 km-ko eskiatloian, otsailaren 6an, bere debut olinpikoan Zhangjiako iraupen-eskiko Zentro Nazionalean jokatutako lehen proban, estilo klasikoko lehen zati bat eta libreko bigarren zati bat konbinatzen dituen proban, Salsamendik lasterketa utzi behar izan zuen liderrek bikoiztu ondoren, araudiak adierazten duen bezala.
Manexek, Julen Garjon erronkariarra (bere ohiko entrenatzailea) lagun duela Beijingeko Joko Olinpikoetan, beste aukera bat izango du otsailaren 11n estilo klasikoko 15 kilometrokoan eta beste bat otsailaren 19ko 50 kilometrokoan.
Manex Salsamendi
Hurrengo zuzenekoak
08 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
24 | 12:00 - 14:00 | HERRI KIROLAK | Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa |
24 | 12:00 - 13:45 | ATLETISMOA | Alcobendaseko Krosa |
24 | 16:10 - 16:50 | PILOTA | Lau t'erdiko finalaren atariko saioa |
24 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko finala: Laso vs Etxeberria |
25 | 23:30 - 00:30 | AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa