12:19

Beste kirolak

Tenisa

Bartyk Australiako Irekia irabazi du, bigarren setean 1-5ekoa iraulita

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Danielle Collins estatubatuarrari gailendu zaio 6-3 eta 7-6 bere hirugarren txapelketa handia irabazteko. Aurretik, Roland Garros (2019) eta Wimbledon (2021) irabazi ditu.

2:14
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ashleigh Barty australiarrak irabazi du Australiako Irekia Danielle Collins estatubatuarraren aurka jokatutako finala irabazita (6-3 eta 7-6). Bartyk 1 eta 5eko aurkako emaitza irauli du bigarren setean eta, bide batez, etxeko tenislarien madarikazioari amaiera eman dio, 44 urte pasa baitira australiar batek etxeko txapelketa azken aldiz irabazi zuenetik.

Hain zuzen, Chris O'Neill orduko garailea izan da Daphne Akhurst saria irabazleari eman diona, ordu eta 27 minutuko finalaren ostean. Bartyk behin bakarrik galdu du sakea finalaren aurretik, eta gaurkoan bi aldiz galdu du bigarren setean.

Txapelketa set bat galdu gabe amaitu du australiarrak eta, lortutako garaipenari esker, belarrean, lurrean eta pistan txapelketa handiak irabazi dituen zirkuituko jokalari bakarra da, Serena Williamsekin batera.

Australiakoarekin hiru dira jada Bartyk irabazi dituen txapelketa handiak. Aurretik, Roland Garros (2019) eta Wimbledon (2021) irabazi ditu.

Finalera iristearekin, WTAko lehen postua ziurtatu zuen, eta 113. astea izango du zerrendaren buruan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena