09:48

Beste kirolak

Australiako Irekia

Nadal finalerdietan da jada

EITB Media

Mallorcako tenislariak Shapovalov gainditu zuen nahiz eta arazo fisikoak izan (6-3, 6-4, 4-6, 3-6 eta 6-3).

  • Rafa Nadal. Argazkia: EFE

    Rafa Nadal. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Rafa Nadal tenis jokalariak Denis Shapovalov gaindu zuen Australiako Irekiko final-laurdenetako partidan (6-3, 6-4, 4-6, 3-6 eta 6-3) eta txapelketako finalerdiak jokatuko ditu.

20 Grand Slam irabazi dituen Nadalek lau ordu eta zortzi minutu behar izan zituen garaipena eskuratzeko eta fisioterapeutaren laguntza behar izan zuen laugarren seta jokatzen ari zela. Horrek kanadarraren haserrea eta protesta ekarri zuen. Carlos Bernardes epailearekin ika-mika izan zuen Shapovalovek Mallorcakoa denbora asko eman zuelako 'atsedena hartzen'.

Finalerdietan Gael Monfils frantziarraren edo Matteo Berrettini italiarraren kontra neurtuko ditu indarrak

Nadalek bere 36. finalerdia jokatuko du txapelketa handi batean, Novak Djokovic serbiarrak 42 jokatu ditu eta Roger Federer suitzarrak 46.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena