Beste kirolak
NEGUKO IGOERA
EITB MEDIA
Igandean hasi zuen elurra, Txikon eta Iñaki Alvarez espediziokidea 1. kanpalekuaren eta 2. kanpalekuaren artean zeudela, eta horrek jaistera behartu zituen.
Albisteak (1)
Alex Txikon eta bere taldekideak Manasluko behe-kanpamentuan daude, "duela 36 ordu baino gehiagotik", ingurua astintzen ari den elur denboralea noiz geldituko zain, munduko zortzigarren gailur altuenera neguan igotzeko ahaleginean jarraitzeko.
"Metro eta erdi elur baino gehiago ari da erortzen, eta etengabe ari gara lanean palarekin. Hauxe da neguan Himalaian dagoena. Badakigu borroka gogorra izango dela. Baina gogotsu gaude", azaldu du alpinista bizkaitarrak.
Igandean hasi zuen elurra, Txikon eta Iñaki Alvarez espediziokidea 1. kanpalekuaren eta 2. kanpalekuaren artean zeudela, eta horrek jaistera behartu zituen.
"Egia da dendak oso ondo ari direla aguantatzen. Hasieran egin genuen lan guztia etekinak ematen ari da. Beti esan izan dut behe-kanpaleku on bat antolatzea dela gakoa, eta hala dela ikusten ari gara. Ondo lan egin izan ez bagenu, beste egoera batean egongo ginateke orain", iritzi dio Txikonek.
Onartu duenez, "irteerako gunera" itzuli dira denboralearen eraginez. Elurra botatzeari uzten dionean, elurretan arrastoa zabaltzeari eta banbuekin igotzeko bidea adierazteari ekingo diote berriz. "Gogorra da berriro hasi behar izatea, baina gogor lan egitera etorri gara. Datozen egunetan aurrera egiten hasi ahal izango garela uste dugu", zehaztu du.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa