13:42

Beste kirolak

Tokio 2020

Nahia Zudaire laugarren izan da tximeleta estiloko 100 metroko proban

EITB MEDIA

Era berean, Iñigo Llopisek hirugarren diploma kateatu du igeriketan. Bestalder, Asier Garcia eta David Mouriz gurpil-aulkiko saskibaloiko brontzeagatik lehiatuko dira finalerdietan AEBren aurka galdu eta gero (52-62).

1:15
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal ordezkariak gaur

Nahia Zudaire tximeleta estiloko 100 metroko finalean izan da eta eskura izan du hirugarren postua eta brontzezko domina. Lasterketa oso ondo hasi du donostiarrak eta hirugarren postuan metro asko egin ditu igeri, baina azken metroetan gainditu egin du Laura Carolina Gonzalez kolonbiarrak 8 ehunengatik eta laugarren postuan amaitu du.

Zudairek merezitako diploma paralinpikoa eramango du etxera.

SAILKAPENA

1. AEB, Jessica Long 1:09.87

2. RPC, Viktoriia Ishchiulova 1:10.80

3. COL, Laura Carolina Gonzalez 1:20.93

4. EUS, Nahia Zudaire Borrezo 1:21.01

5. MEX, Luz Kerena Lopez Valdes 1:24.05

6. BRA, Cecilia Kethlen Jeronimo 1:26.26

7. CAN, Morgan Bird 1:28.05

Hirugarren diploma Llopisentzat

Era berean, Iñigo Llopisek bere hirugarren diploma paralinpikoa lortu du Tokioko Joko hauetan, oraingoan 4x100 metroko estilotan. Basque Teameko kirolariak ez du gaur goizeko sailkatze proban igeri egin, indarrak arratsaldeko hitzordu nagusirako gordez. Oscar Salguero, Jose Antonio Mari Alcaraz eta Jacobo Garrido taldekideekin batera laugarren postuan bukatu du gaurko erreleboa, 4:15.84ko denborarekin, Errusia, Australia eta Italiaren atzetik.

"Pozik gaude, sailkatu ez den taldekide bat falta izan zaigulako, beste taldekide batek ordezkatu duelako eta oso ondo egin dugulako. Gure markarik onenera hurbildu gara, eta aurkariak ikusita, laugarren postuan geratzea zen helburua, laugarren postuarekin pozik" esan du Llopisek.

Gogoratu behar da bere bigarren Jokoetan, Iñigo Llopisek zilarrezko domina eskuratu duela 100 metroko bizkar estiloan, eta horrez gain hiru diploma poltsikoratu dituela: estilo libreko 4x100 metrokoan, estilo libreko 400 metrokoan eta estiloetako 4x100 metrokoan.

"Jokoen balorazio oso positiboa egiten dut. Helburu nagusia 100 bizkarrean domina bat lortzea zen, eta horretaz gain, final batzuetara pasatzea eta gero hau ere erreleboa, taldekideekin lehiatzea oso polita da eta oso pozik nago ", azpimarratu du donostiarrak.

Porrota gurpil-aulkiko saskibaloiko finalerdietan

Beste aldetik, Asier Garcia eta David Mouriz gurpil-aulkiko saskibaloiko finalerdietan izan dira Ameriketako Estatu Batuetako eta Espainiaren arteko partidan.

AEBko selekzioak aise irabazi du nahiz eta lehen laurdena oso parekatua izan (14-15, 22-39, 33-57 eta 52-66). Orain brontzezko dominaren borrokan izango dira.

Fitxa teknikoa

52 - Espainia (14+8+11+19): Dani Stix (2), Alejandro Zarzuela (17), Jordi Ruiz (14), Asier García (4) eta Manuel Enrique Lorenzo (4) -hasierako bostekoa- Amadou Diallo, David Mouriz, Oscar Onrubia (2) eta Ignacio Ortega (9).

66 - AEB (15+24+18+9): Michael Paye (2), Ryan Neiswender (2), Brian Bell (20), Steve Serio (9) eta John Boie -hasierako bostekoa- Jacob Williams (16), Joshua Turek (2), Matt Lesperance, Matt Scott (12), Nate Hinze wtaTrevon Jenifer (3).

Asier García

Asier Garcia

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena