Beste kirolak
Gurpil-aulkiko saskibaloia
EITB MEDIA
David Mouriz eta Asier Garcia dira Basque Teameko bi euskal ordezkariak Espainiako selekzioan.
Espainia-Kanada partidaren irudia. Argazkia: EFE
Albisteak (2)
Espainiako gurpil-aulkiko saskibaloiko taldeak bere bigarren garaipena eskuratu du Tokioko Paralinpiar Jokoetan jokatutako bigarren partidan.
Asier Garcia euskal jokalariaren jokoa eta, batez ere, 23 puntuak oso garrantzitsuak izan dira partida irabazteko. David Mourizek, bere aldetik, 7 puntu egin ditu Kanadaren aurkako neurketan (41-78).
Oscar Trigok zuzentzen duen taldea oso ondo atera da Ariake Arenako kantxara, lehen laurdenetik hasi da markagailuan agintzen (10-23) eta horrela izan da partida osoan.
Espainia A Multzoko liderra da, Hego Korea eta Kanada mendean hartu ondoren, baina Turkia, Kolonbia eta Japonia gainditu beharko ditu oraindik, hurrengo faserako bidean.
Fitxa teknikoa:
41 - Kanada (10+14+10+7): Nikola Goncin (15), Patrick Anderson (8), Robert Hedges, Lee Melymick (2) eta Tyler Miller (1); Deion Green, Vincent Dallaire (2), Blaise Mutwaire (2), Colin Higgins, Chad Jassman, Jonatan Vermette eta Garrett Ostepchuk (3).
78 - Espainia (23+18+15+22): Stix, Alejandro Zarzuela (4), Jordi Ruiz (16), Asier Garcia (23) eta Manuel Lorenzo Diaz (13); Pablo Zarzuela, Fran Lara, Amadou Diallo (8), David Mouriz (7), Oscar Onrubia, Ignacio Ortega (7) eta Agustin Alejos.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa