17:13

Beste kirolak

Hankako lesioaren ondorioz

Nadalek amaitutzat eman du denboraldia eta 2022an itzuliko da kantxetara

A. B. E. | EITB Media

Rafael Nadal tenislari espainiarrak ez du gehiago jokatuko 2022ra arte. Hankako lesioa ondo sendatzeko denbora behar duela aitortu du. US Open Grand Slama galduko du.

  • Rafael Nadal

    Rafael Nadal, Roland Garroseko partida baten. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Rafael Nadalek amaitutzat eman du denboraldia, ostiral honetan sare sozialen bidez jakinarazi duenez. Hankako lesioa sendatzeko denbora behar duela adierazi du, eta behar baino gehiago sufritu duela gaineratu du.

Nadalek US Open Grand Slama galduko du, besteak beste, eta 2022an itzuliko da kantxetara. Tenislari espainiarraren lehentasuna lesioa atzean uztea da, datorren denboraldiari sasoiko ekin ahal izateko.

Manakorreko kirolariak familiarekin eta bere talde teknikoarekin hitz egin ostean hartu du erabakia: "Nire taldearekin eta familiarekin hitz gin ostean hartu dut erabakia. Egokiena dela uste dut, lesioa ondo sendatzeko".

"Gauza garrantzitsu asko galdu ditudan urtea izan da hau; adibidez, Wimbledon eta Olinpiar Jokoak. Gainera, orain US Open txapelketa ere galduko dut, niretzat garrantzitsuak diren beste lehiaketa batzuk ahaztu gabe. Aurten ezin izan dut behar bezala entrenatu, eta ez dut nik nahi bezalako prestaketa egin. Hau guztia kontuan hartuta, behar dudana lesioa gainditzeko eta ondo sendatzeko denbora dela ohartu naiz", azpimarratu du Rafael Nadalek.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena