07:30

Beste kirolak

TOKIO 2020 | ARRAUNA

Virginia Diaz, seigarren lemazainik gabeko biko finalean

EITB Media

Basque Teameko arraunlariaren eta Aina Cid kataluniarraren ontziak ez du arrakastarik izan Tokioko Olinpiar Jokoetan, eta Zeelanda Berriko taldea nagusitu da.

  • Virginia Diaz (eskuinean) eta Aina Cid (ezkerrean). Argazkia: EFE

    Virginia Diaz (eskuinean) eta Aina Cid (ezkerrean). Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Virginia Diaz eta Aina Cid arraunlariek, lemazainik gabeko biko modalitatean hiru aldiz Europako domina lortu dutenek, seigarren postua lortu dute Tokioko Olinpiar Jokoetako finalean; Zeelanda Berriko ontziak irabazi du urrea, 6: 50.19 denborarekin.

Hala, Grace Prendergast eta Keri Gowler, 2019ko munduko txapeldunak, dira olinpiar txapeldun berriak.  Zilarra Errusiarentzat izan da (+ 1: 26), eta brontzea Kanadarentzat(+ 1: 91).

Cid eta Diaz ez dira gai izan finalaren erritmoa jarraitzeko, eta seigarren postuan joan dira hasiera-hasieratik, helmugara heldu arte. 7: 00.05eko denborarekin, podiumetik zortzi segundora amaitu dute finala.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 Zuzenean 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena