12:37

Beste kirolak

Igeriketa egokitua

Iñigo Llopis igerilariak urrea lortu du Europako Txapelketan, Portugalen

EITB MEDIA

Donostiarra S8 erako 100 metroko bizkar estiloan gailendu da, eta txapelketan lortzen duen bigarren domina da, igandean brontzea irabazi baitzuen.

0:55
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Llopisek urrezko domina bereganatu du Madeiran (Portugal) jokoan den igeriketa egokituko Europako txapelketan. Donostiarrak erakustaldia eskainita lortu du garaikurra, eta, hartara, Tokioko Paralinpiar Jokoetan goiko postuetan izateko lehian egon daitekeela baieztatu du.

Isaac Pousadak entrenatzen duen eta Basque Team Fundazioaren beka jasotzen duen donostiarrak ez du hutsik egin; itsaspeko luze bat eta irteera gogor baten ostean, lasterketa buruan joan da lehen 50 metroetan, eta norabidez aldatzeko bira egin ondoren, Bohdan Hrynenko ukrainarrak mehatxu egin arren, buruan jarraitu du, urrea eskuratu arte, 1:06.09ko denbora eginda. Marka horrekin, gainera, Espainiako marka berria ezarri du. Sergio Martos valentziarrak osatu du podiuma.

Astelehen honetako domina igandean, S8 estilo libreko 400 metroko proban, lortutako brontzezkoari gehitu behar zaio.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    09 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    05 12:00 - 14:00 PALA | Emakumezkoen Larruzko Pilotako VI Bizkaia Paleta Txapelketa (Finala): Irazustabarrena-Galdos vs N. Martin-Gorostiaga
    05 12:45 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Bigarren etapa
    05 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Elordi vs Ezkurdia
    06 23:15 - 00:15 AREA TXIKIA | Eibar vs Amorebieta partidako laburpena

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena