Beste kirolak
Finala
Agentziak | Erredakzioa
Manacorreko tenislaria aise gailendu zaio finalean Novak Dkjokovic munduko lehen tenislariari hiru setetan.
Bideoak (5)
Rafa Nadalek hamahirugarrenez irabazi du Roland Garros tenis txapelketa, Novak Djokovic munduko lehen tenislaria hiru setetan (6-0, 6-2, 7-5) mendean hartu baitu. Horrela, espainiarrak bere 20. Grand Slam txapelketa irabazi du eta Roger Federer suitzarrak duen marka berdindu.
Parisen jokatutako lehen finaletik 15 urte bete direnean, Nadalek Frantziako hiriburuko errege izaten jarraitzen du (2005, 2006, 2007, 2008, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2017, 2018, 2019 eta 2020). Balearretako jokalaria bikain aritu da partida hasieratik eta ez dio Djokovic aurkariari aukerarik eman.
Djokovicek 17 txapelketa handi irabazi ditu eta Nadalekiko aldea handitzen doala ikusi du gaurkoan. Serbiarra munduko lehen tenislaria da eta 2020an ia ez du partidarik galdu; hala eta guztiz ere, Nadal maisua da lurreko tenisean. Erregeak bere tronua babestu du eta lehenengo setean 6 eta 0 gailendu da.
Kolpe bakar batzuetan egin du huts bakarrik espainiarrak. Baina huts horiek aprobetxatu beharrean, Djokovicek Nadalen hormaren kontra jo du bigarren setean (6-2). Azken seta azkenera arte borrokatu du serbiarrak, baina ezin izan du laugarrena behartu. Hirugarrena ere Nadalen alde amaitu da (7-5). 100 partida irabazi ditu balearrak Roland Garros txapelketan.
Undisputed King ¿@RafaelNadal #RolandGarros pic.twitter.com/iUCcETcGEG
— Roland-Garros (@rolandgarros)
October 11, 2020
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa