13:02

Beste kirolak

Koronabirusa

2021eko udan, hamaika kirol-ekitaldi

Agencias | Redacción

Olinpiar Jokoak, futboleko Eurokopa eta Amerika Kopa, atletismoko eta igeriketako Munduko Txapelketak, saskibaloiko Europako Txapelketa, Frantziako Tourra...

  • Atletismoko Munduko Txapelketa, 2021ean

    Atletismoko Munduko Txapelketa, 2021ean

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Koronabirusak hainbat kirol-ekitaldi garrantzitsu bertan behera utzi ditu eta beste asko atzeratu. Hori dela eta 2021eko udan ez aspertzeko denbora izango dugu eta lehiaketa eta txapelketa asko izango ditugu ikusgai.

Tokioko Olinpiar Jokoak uztailaren 24an hasi behar ziren, eta baliteke hurrengo udaberrian jokatzea, baina bestela udako ekitaldi garrantzitsuena izango da.

Futboleko Europako Txapelketa ere urte bete atzeratu dute, San Mamesek partida batzuk hartu behar ditu, eta 2021ean Ameriketako Kopa jokatu behar da.

Saskibaloian ere Frantziak eta Espainiak antolatutako Europako Txapelketak jokatu behar dira, ekainaren 17tik 27ra emakumezkoena eta datarik gabe dagoen gizonezkoena (irailean izaten ohi da).

Atletismoak 2021erako du bere Munduko Txapelketa. Bide batez, World Athleticsek adierazi du Eugenen (AEB) uda honetan jokatu behar den lehiaketako data aldatu nahi duela.

FINAk ere 50 metroetako Igeriketako Munduko Txapelketa Japoniako Fukuokan ditu antolatuta.

Eta urtero legez, arrauneko liga, Donostiako Klasikoa, Pilotako jaialdiak, Frantziako Tourra...

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    19 10:15 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamabosgarren etapa
    19 11:20 - 13:45 MENDI LASTERKETAK | Kolitza Trail
    09 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    19 12:00 - 14:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak (Etxebarria)
    19 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Altuna III vs Artola

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena