Beste kirolak
Beldurra
eitb.eus
Partidak ateak itxita, txapelketa batzuk bertan behera eta atzeratutakoa lehiaketak dira orain arte hartutako neurriak.
Koronabirusa. EFE
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Koronabirusaren ondorioak gero eta nabariagoak dira kirol munduan. Txinan hasi zen gaixotasuna Europara heldu eta egun hainbat neurri hartu behar izan dituzte:
Martxoak 24
> Japoniak eta COIk 2021era arte atzeratu dituzte Olinpiar Jokoak
> UEFAk Txapeldunen Ligako eta Europako Ligako finalak atzeratu ditu.
Martxoak 23
> LaLiga, bertan behera. Gobernuak baimena eman arte ez da futbol txapelketari izango.
> Nazioarteko Batzorde Olinpikoak (COI) Jokoak atzeratzea aztertuko duela essan du.
> Javier Tebasek Liga ekainaren 30a baino lehen amaitzea nahi du.
Martxoak 22
> Markel Susaeta jokatzean duen Australiako Futbol Ligak lehiaketa gelditzea erabaki du. Koronabirusagatik maiatzaren 31ra arte bertan behera geratu da.
> Lorenzo Sanz Real Madrileko presidente ohia zendu da. 76 urte zituen eta kutsatuta zegoen Jimenez Diaz Ospitalean.
> Premier League txapelketak ekainaren 1ean hastea espero du uztailaren 1ean amaitzeko. 2020-21 denboraldia abuztuaren 8an hastea nahi dute.
Martxoak 21
> Errugbiko Ohorezko Mailako Kluben Elkarteak liga bertan behera uztea erabaki du. Beraz, 2020-2021 denboraldian bueltatuko da lehiaketa.
> Espanyol taldean koronabirusagatik kutsatuta zeuden se jokalarietatik lau sendatu dira.
> Brasileko Olinpiar Jokoetako Komiteak -Rio Janeiron izan ziren 2016ko Olinpiadak- Tokioko 2020 atzeratzea eskatu egin du.
Martxoak 20
> Adnan Januzaj eta Edu Exposito jokalariak Reala eta Eibar taldeen ordezkariak izango dira martxan jarri beri den FIFA20 jokoaren #LaLigaSantanderChallenge izeneko txapelketan.
> Bat Formulak lehiaketa birtuala izango du atzeratutako Sari Nagusietan
> COVID-19ko hamar kasu atzeman dituzte NBAn
Martxoak 19
> Vincenzo Spadafora Italiako kirol ministroak futboleko Lehen Maila bueltatzeko data maiatzaren 3a izan daitekeela iragarri du.
Martxoak 18
> Alaveseko 15 langile kutsatuta daude, 3 jokalariak dira
> Golfeko sailkapenak ez dira mugituko lehiaketa bueltatu arte. Jon Rahmek bigarren jarraitzen du.
> Nafarroa Xtremeko antolatzaileek 2020ko lasterketa bertan behera uztearen behin betiko erabakia hartu dute.
Martxoak 17
> Gaur egin da ofiziala. Eurokopa 2021era arte atzeratu egin da.
> Napoles, Bartzelonaren aurkaria Txapeldunen Ligan, entrenamenduetara martxoaren 23an bueltatzea aztertzen ari da!!
Martxoak 16
> Athleticek bertan behera utzi ditu gizonezkoen eta emakumezkoen entrenamenduak
> 21 urteko futbol entrenatzaile bat zendu da, Malagan
Martxoak 15:
Txirrindularitzako Miguel Indurain Sari Nagusia bertan behera geratu da
Valentziak bost postibo antzeman ditu koronabirusagatik; horietako hiru Garay, Mangala eta Gaya jokalarienak
Martxoak 14:
Paris-Niza lasterketa bukatu da, Schachmannen garaipenarekin
Martxoak 13:
Premier Leaguea eta Bundesliga, bertan bhera
Martxoak 12:
> Golf denboraldiko lehen txapelketa handia den Augustako Mastersa apirilaren 8tik 11ra jokatu behar zen, baina atzeratu egin da koronabirusen agerraldiak eragindako "arrisku gero eta handiagoengatik".
> Italiako Giroa atzeratzea erabaki dute.
> Paris-Nizak igandeko etapa bertan behera utzi du, eta larunbatean amaituko da.
> Bat Formulak Bahraingo eta Vietnamgo Sari Nagusiak bertan behera utziko dituela iragarri du, egutegiaren hurrengo hitzorduak, eta txapelketa "maiatzaren amaieran" hasteko itxaropena agertu du.
> PGAk, AEBko Golf Profesionaleko zirkuituak, The Players Championship lehiaketa ospetsua apirilak arte atzeratu egin dela iragarri du. Egun oso garrantzitsua bilakatu da txapelketa hau, baina bertan behera utzi behar izan dute.
> Australiako Sari Nagusia bertan behera uztea adostu dute FIAk eta Bat Formulako Munduko Txapelketako antolatzaileek. Lasterketa horrekin hasi behar zen asteburu honetan Melbourneko Albert Park zirkuituan 2020ko lehiaketa.
> Mikel Arteta Arsenaleko entrenatzaileak positiboa eman du, eta Premier Leagueko arduradunek "premiazko" bilera egingo dute ostiralean.
> Koronabirusaren krisiak ez dio Erremonteari eragin, eta Galarretak jaialdia hartu du.
> Azkenean, Kataluniako Itzulia ere bertan behera geratu da, eta beste dataren bat aurkitzen saiatuko dira.
> Binakako Txapelketa bertan behera geratu da. Lehiaketa noiz bueltatuko den ez dakite oraindik
> Lehenengo eta Bigarren Mailako partida guztiak bertan behera uztea erabaki dute Espainiako Futbol Federazioak, LaLigak eta Jokalarien Elkarteak (AFE) ostegun honetan Madrilen egindako bileran. Horrela, eta Koronabiruska eragindako egoeraren ondorioz, datozen bi jardunaldiak atzeratzea erabaki dute.
> Euroliga, EuroCup eta Next Generation Tournament txapelketak ez dira jokatuko.Bertan behera geratu da Maccabi - Baskonia partida.
> 2020ko Garmin Titan Desert urrian izango da. Marokosen jokatuko behar zen apirilaren 19tik 24ra.
> NBAk liga geldiarazi du Utah Jazz taldeko Rudy Gobert jokalari frantziarrak positiboa eman eta gero.
> ATP (Tenislari Profesionalen Elkartea) eta ITF (Nazioarteko Tenis Federazioa) elkarteek euren txapelketak geldiarazi dituzte gutxienez apirilaren 20ra arte.
Martxoak 11
> FIBA Europako Zuzendaritza Batzordeak ostiral honetan baieztatu duenez, Emakumeen Euroliga eta Eurocup txapelketa bertan behera geratuko dira behin-behinean, baita ikasturte honetan egingo dituzten gainerako kluben arteko txapelketak ere.
> ACBk Endesa Ligako partida guztiak atzeratu ditu hurrengo bi asteetan, hau da, txapelketako 24. eta 25. jardunaldiari dagozkionak. Horrez gain, Espainiako Saskibaloi Federazioak (FEB) bertan behera utzi du bere lehiaketa guztietako hurrengo jardunaldia. Horrek Emakumezkoen Endesa Liga, 2. Emakumezkoen Liga, Urrezko LEB Liga, Zilarrezko LEB Liga eta EBA Ligako barne hartzen ditu.
> Warriors-Nets, ateak itxita jokatuko den NBAko lehen partida. Ostegun honetan Golden State Warriors eta Brooklyn Nets taldeek Oaklandeko Chase Centerren jokatuko duten partida ateak itxita jokatuko den NBAko lehenengoa izango da, koronabirusaren krisiarengatik.
> Espainiako Futbol Federazioak, Realarekin eta Athleticekin hitz egin ostean, Errege Kopako finala atzeratzea adostu du. Datorren astean ezarriko da data berria.
> Datorren astean jokatzekoak ziren Futboleko Erregina Kopako finalerdiak ere atzeratu egin dira.
> Eskubaloiko Federazioak ere atzeratu egin ditu ASOBAL ligako hurrengo bi jardunaldiak (20.a eta 21.a).
> Kataluniako Volta bertan behera geratuko omen da. Hil honen bukaeran jokatu behar da UCI WorldTourreko lasterketa.
> Profesionalak ez diren futbol partidak, bertan behera. Bigaren B Mailatik behera dauden kategoria guztietako futbol neurketak ez dira jokatuko. Neurria hurrengo bi asteetarako da.
> AS Erromak baieztatu egin du ez dela Sevillara bidaiatuko eta ondorioz ezin duela osteguneko Liga Europako partida jokatu. Bere hegaldiak ez du baimenik, beraz ezin dira hiritik atera.
> Gazprom-RusVelo taldeko Dmitry Strakhov txirrindulariak positibo eman zuen koronabirusagatik Arabiar Emirerri Batuetako Tourrean.
Martxoak 10
> Santander LaLigako hurrengo bi jardunaldiak ateak ¡txita jokatuko dira.
> Kirol-ekitaldi profesional eta ez-profesional guztiak ateak itxita jokatuko direla erabaki du Espainiako Gobernuak.
> Erregearen eta Erreginaren Kopako finalei buruzko erabakia martxoaren 25ean hartuko du Espainiako Futbol Federazioak.
> Realak eta Athleticek Kopako finala maiatzaren azken astean joka dadila proposatuko dute.
Martxoak 9
> Italiako Gobernuak herrialdean egitekoak ziren kirol-ekitaldi guztiak bertan behera utzi ditu, apirilaren 3ra arte.
> Osasunak jarduera-protokolo bat aktibatu du kutsatzea geldiarazteko: besteak beste, eten egingo ditu Osasunaren Fundazioak futbolariekin egitekoak zituen ekitaldiak, mugatu egingo ditu bere talde guztien lan-eremuak Taxoareko Kirol Hirian, eta bertako higiene- eta garbiketa-neurriak areagotuko ditu eremu komunetan.
> Eusko Jaurlaritzak "kasuz kasu" aztertuko ditu datozen bi asteetan Gasteizen egingo diren 5.000 ikusletik gorako kirol-ekitaldi guztiak. Gainera, 500 lagunetik gorako edukiera dutenetan, txarteldegietan eta sarreretan pilaketak saihesteko "gomendio argiak" ematea eta bertaratutakoen artean metro bateko tartea mantentzea aholkatu du.
> Paris-Niza lasterketa 'ateak itxita' jokatuko da, hots, etapetako irteeretan eta helmugetan zaleen kopurua murriztuko dute.
> Riversideko (Kalifornia) Indian Wells teniseko txapelketa bertan behera geratu da. Denboraldiko ATPko lehen Master 1000 eta WTAko lehen Premier Mandatory hilaren 11an hasi behar zen, baika koronabiruseko kasu bat atzeman da hirian eta ondorioz ez da lehiaketa egingo.
Martxoak 6
> Movistar Team taldeak jakitera eman du martxoaren 22ra arte ez dela berriro lehiatuko. Koronabirusa dela eta gizonezkoen eta emakumezkoen taldeak gelditu egingo dira. Beraz, komunikatu batean adierazi duten bezala, ez dira egongo ez Paris-Nizan ez Tirreno-Adriatikoan; emakumezkoen Ronde van Drenthe, Nokere Koerse eta Omloop van de Westhoek lasterketetan ere ez dute parte hartuko.
> Italiako Gobernuak kirol-ekitaldi guztiak ateak itxita jokatuko direla esan du.
> INEOSek hainbat lasterketara ez dela joango esan du, hots, Strade Bianche, Paris-Niza, Tirreno-Adriatikoa, Miaán-San Remo, Nokere Koerse eta Bredene Koksijde Classic probetara.
Martxoak 4
> Astana taldeak martxoaren 20ra arte ez duela parte hartuko inolako lasterketan iragarri du.
> Holandako Jumbo taldeak bere webgunean iragarri du ez duela parte hartuko Italian jokatuko diren Strade Bianche eta Industria Sari Nagusia lasterketetan kutsadura arriskuagatik.
Martxoak 2
> Italiako Kopako Juventus eta AC Milan taldeen arteko finalerdia bertan behera geratu da. Partida gaur jokatu behar zen.
> Espainiako Osasun Sailak gomendatu du, Valentzia-Atalanta (Txapeldunen Liga, martxoak 10) eta Getafe-Inter (Europa Liga, martxoak 19) ateak itxita jokatzea, koronabirusagatik.
> Qatarreko eta Thailandiako Motoziklismoko Sari nagusiak bertan behera geratu dira. Txapelketa aste honetan hasi behar zen, baina atzeratzea erabaki dute.
> UEFAk konfirmatu egin du Europa Ligako Inter Milan-Ludogorets partida ateak itxita jokatuko dela San Siroko futbol-zelaian.
Otsaila
> Teniseko Davis Kopako Japoniaren eta Ekuadorren arteko partidak ateak itxita jokatuko dira. Martxoaren 6an eta 7an jokatuko dira.
> Juventus eta Inter taldeen arteko partida ateak itxita jokatuko da.
> Italiako Futbol Ligako lau partida bertan behera geratu dira asteburuan.
> Mauro Vegnik, Milan-San Remo eta Giroa antolatzen duen RCS enpresako zuzendariak, Italiako Gobernuaren aholkuen eta argibideen zain daudela adierazi du: "kirolaren gainetik dagoen gai bat da eta itxaron behar dugu ea zer esaten diguten Gobernuko Osasunaren agintariek".
> Mahai-teniseko Nazioarteko Federazioak Hego Koreako Busan hirian jokatu behar zen Munduko txapelketa bertan behera geratu dela iragarri du.
> Italiako Motoziklismoko Federazioak Emilia Romagna, Friuli Venezia Giuli, Lombardia, Piemonte eta Veneto herrietan ez dela ekintzarik antolatuko esan du.
> Japoniako Futbol Federazioak Ligako eta Kopako lehiaketak bertan behera utzi ditu, martxoaren 15era arte.
> Japoniako Gobernuak azpimarratu zuen Tokioko Olinpiar eta Paralinpiar Jokoen prestaketa lanek "normaltasunez" jarraituko zutela, koronabirusaren arriskua kontuan izan arren, eta Nazioarteko Batzorde Olinpikoa eta Antolaketa Batzordea elkarlanean arituko zirela aurrerantzean.
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa