20:33

Beste kirolak

Boxeoa

Kerman Lejarraga azaroaren 30ean itzuliko da ringera, Bartzelonan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Superwelter kategorian itzuliko da, Avanesyanen kontrako bi borrokaldietan pisua emateko arazoak izan eta gero.

  • Kerman Lejarraga David Avanesyanen aurka

    Kerman Lejarraga David Avanesyanen aurka. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kerman Lejarraga boxeolari bizkaitarra azaroaren 30ean itzuliko da ring gainera, Bartzelonan, eta superwelter pisuan borrokatuko da, MGZ enpresak iragarri duenez.

Lejarragaren azken agerraldia joan zen irailaren 28an izan zen, David Avanesyan errusiarraren aurka. Bilbon jokatu zen borrokaldiak porrota ekarri zuen bizkaitarrarentzat, welter pisuko Europako Txapelketako gerrikoaren lehian.

'Morgako errebolberra' kategoriaz igo da Avanesyanen kontrako bi borrokaldietan pisua emateko arazoak izan eta gero. Aipatu bi borrokaldiak Lejarragak orain arte izan dituen porrot bakarrak izan dira. Lejarragak 28 garaipen ditu bere ibilbidean, horietako 23 KOz eta ez du balio gabeko borrokaldirik.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    07 12:20 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Laugarren etapa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena