11:39

Beste kirolak

Elkarrizketa

Iraitz Arrospide: 'Orain helburua Tokioko Olinpiar Jokoetan egotea da'

eitb.eus

Basque Teameko atleta gipuzkoarrak Munduko Txapelketa irabazi zuen irailaren 1ean, 50 kilometroko proban.

  • Iraitz Arrospide atleta donostiarra

    Iraitz Arrospide atleta donostiarra. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Munduko Txapelketa irabazi ostean, Iraitz Arrospide donostiarrak oso argi dauka zein den bere hurrengo erronka: Tokioko Olinpiar Jokoetan lehiatzea.

"Egindakoa sekulakoa izan da. Munduko txapelketa bat prestatu dut, lehen aldiz 50 kilometroak, eta egia esan oso ondo iritsi nintzen, baina ez nekien distantzia berri bat izanda nire gorputzak nola iraungo zuen bukaeraraino eta emaitza sekulakoa izan da, ezin da emaitza hoberik lortu eta oso pozik nago, baita Espainiako eta Europako errekor berriak ezartzeagatik ere.
 
Etorkizun laburrean datorren helbururik handiena Tokioko Olinpiar Jokoak dira. Badakit oso zaila dela, plaza oso gutxi daudela, maila izugarria dela eta gelditzen den denbora ez dela nik nahi bezain bestekoa. Ni orain progresio batean nator, ez da hainbeste denbora kirol honetan maila altuan nagoenik eta uste dut oraindik badaukadala hobetzeko tartea, baina Joko Olinpikoak datorren urtean datoz eta hortxe ibiliko da. Benetan zaila da, baina ilusio handiko helburua da eta horretarako egingo dut lan, noski".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena