Beste kirolak
Boxeoa
Erredakzioa
MGZ Promotionsek ofizial egin du irailaren 28an bizkaitarra eta errusiarraren arteko borroka izango dela, Bilbao Arenan. Borroka horretan, Europako welter pisuko titulua jokoan egongo da.
Kerman Lejarraga. Argazkia: EFE
MGZ Promotionsek Kerman Lejarraga eta David Avanesyanen arteko errebantxa ofizial egin du, welter pisuko Europako titulua jokoan. Borroka irailaren 28an izango da, Bilbao Arenan.
Morgakoak errusiarraren aurka galdutako garaikur berreskuratzeko aukera izango du eta, gainera, bere jarraitzaileen aurrean.
Aipatutako borroka horretan, David Avanesyanek KOz garaitu zuen Kerman Lejarreta Bilbao Arenan. Epaileak borroka geldiu zuen euskaldunak jasotako kolpe zaparradaren ondorioz. Bederatzigarren asaltoan Morgakoa lurrera jauzi zen eta, beraz, epaileak borroka amaitutzat eman zuen, Avanesyanen alde.
Bestalde, Lejarrak ringera bueltatu zen ekainaren 7an, errusiarraren aurkako borroka galdu eta 70 egun eta gero. Horrenta, superwelter pisuko WBC Latindar txapelketa irabazi zuen, Luis Solis mexikarraren aurka.
MGZ anuncia con orgullo que el esperado combate de revancha entre Kerman Lejarraga y David Avanesyan ya tiene fecha y sede.
— MGZ Boxing (@MGZ_Promotions) July 11, 2019
Será el 28 de septiembre en el Bilbao Arena.
No dudamos de nosotros, ni de Kerman, ni de vosotros. Sí, es posible recuperar el título. pic.twitter.com/EmMY7XM32z
Hurrengo zuzenekoak
25 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Urreisti-Gorka vs Laduche-Manci |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa