Beste kirolak
Boxeoa
Agentziak | Erredakzioa
Morgako boxealariak superwelter pisuko WBC Latinoaren gerrikoa irabazi du Solis menderatu ostean. Gainera, Europako Txapelketarako errebantxa urte honetan izatea espero da.
Albisteak (1)
Kerman Lejarrak KOz irabazi dio Luis Solis mexikarrari laugarren roundean eta superwelter pisuko WBC Latinoaren gerrikoa irabazi du. Gainera, Morgako boxealariak Europako welter pisuko txapelketarako errebantxa izango du, David Avanesyan errusiarraren aurka.
Morgako boxealariak ring-ean izan zen berriro ere, Avanesyanen aurka galdu zuenetik, eta Solis mexikarra txikitu zuen.
Laugarren rounda amaitzear zegoela, Luis Solis kukubilko jarri zen eta epaileak borroka gelditu zuen Lejarragari, KOz, garaipena emanez. Horrela, boxealari euskaldunak bere palmaresa 28 garaipen eta porrot batera handitu du, horietatik 23 KOz.
Martzoaren 30ean Kerman Lejarragari Europako Txapelketa irabazi zion boxealari errusiarrak, ringera igo eta Latindar txapelketaren gerrikoa eskaini zion Morgako boxealariari. Horrekin batera, urte honetan espero den bien arteko errebantxa aurkeztu zuten.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa