16:04

Beste kirolak

Tenisa

Arruabarrenak eta Muguruzak aurrera egin dute Wimbledonen

Erredakzioa

Lara Arruabarrenak irabazi egin dio Ana Bogdani (6-1, 3-6 eta 8-6). Garbiñe Muguruzak, aldiz, garaipena lortu du Naomi Broadyren aurka (6-2 eta 7-5).

  • Garbiñe Muguruza. Argazkia: EFE

    Garbiñe Muguruza, Naomi Broadyren aurkako partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lara Arruabarrenak eta Garbiñe Muguruzak aurrera egin dute Wimbledonen. Lehen txandako partidetan garaipenak lortu dituzte eta Gran Slam honetako bigarren txanda jokatzeko txartela eskuratu dute.

Arruabarrenak garaipena eskuratu du Ana Bogdanen aurka (6-1, 3-6 eta 8-6). Tolosakoak neurketa gogorra jokatu behar izan du, eta 2 ordu eta 6 minutu behar izan ditu errumaniarra gainditzeko.

Bestalde, Garbiñe Muguruza iazko txapeldunak arazo gehiegirik gabe irabazi dio Naomi Broadyri, bi setetan, 6-2 eta 7-5eko emaitzarekin.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena