16:34

Beste kirolak

Prentsa-agerraldi jendetsua

Jose Maria Odriozola: 'Galgo Operazioaren biktima naiz'

Erredakzioa

Espainiako Atletismo Federazioaren presidenteak Galgo Operazioan nahasita dauden batzuek "engainatu" egin dutela adierazi du prentsa-agerraldi jendetsuan.

79
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jose Maria Odriozola Espainiako&' || 'nbsp;Atletismo&' || 'nbsp;Federazioko presidenteak Galgo Operazioarekin agerian utzitako dopin-sarearen&' || 'nbsp;"biktima" dela esan du eta dimisiorik aurkeztuko ez duela gaineratu.

"Jakina ez dudala dimisioa aurkeztuko. Biktima naizela uste dut eta koldarrena litzateke orain itsasontzia lagatzea", esan du Espainiako&' || 'nbsp;Federazioaren egoitzan egindako prentsa-agerraldi jendetsuan.

"Azken 20 urteetako albisterik txarrena izan da. Auziaren biktima naizela uste dut. Presidente bezala izan ditudan betebeharrak bete ditut eta ez nuen uste pertsona batzuek nire konfiantza era oker honetan erabiliko zutenik. Dopinaren aurka lanean ari naiz duela 30 urte baino gehiago, askotan Eufemiano&' || 'nbsp;Fuentes medikuarekin polemika izanda, eta hortxe dituzue hemerotekak konprobatzeko", esan du&' || 'nbsp;Odriozolak.

Odriozolak gogorarazi du garai horretan ezusteko dopin-kontrolen aldeko ohar publikoa sustatu zuela. "Ia denek sinatu zuten.&' || 'nbsp;Kasualitatez Manuel&' || 'nbsp;Pascuaren kirolariek ez zuten sinatu", adierazi du.

"Fuentes medikuarekin haustea izan zen presidente bezala hartu nuen lehen erabakia, eta orduantxe, txirrindularitzara egin zuen jauzi. Manuel&' || 'nbsp;Pascua ere kendu nuen. Azken aldian berarengan jarri nuen konfiantza berriz ere, eta huts egin dit. Bere jarrera aldatu zuela uste nuen, baina ez da horrela izan".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    26 20:45 - 22:45 ESKUBALOIA | EHF: Bidasoa Irun vs Ystads IF HF

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena