Beste kirolak
Larubatean, 17:45ean
Agentziak | Erredakzioa
53.000 ikuslek 'Katedrala' betetzea espero da partida historiko batez gozatzeko. Zelaian errugbi munduko izar handienetariko batzuk izango dira.
San Mamesek Errugbiko Champions Cup kluben arteko Europako txapelketa garrantzitsuenaren final handia hartuko du larunbatean, 17:45ean. Leinster talde irlandarra eta Racing 92 frantziarra nor baino nor gehiago arituko dira bertan, Europako koroa janzteko helburuarekin.
San Mameseko 53.000 eserlekuak beteko omen dira, eta final historikoa da, Europako txapelduna Sei Nazioetako zirkuitutik kanpo dagoen estadio batean jokatuko baita lehen aldiz. Norgehiagokan gaur egungo errugbian dauden izar nagusienetariko batzuk bilduko dira.
Izar handi horietako bi Leinster taldeko Johnny Sexton irlandarra eta Racing 92ko Dan Carter zeelandaberritar beteranoa dira. Azken hori historiako jokalaririk onenetakoa da bere posizioan.
Bi taldeak indarrak parekaturik iritsi dira finalera, eta partida orekatua izatea espero da. Hala ere, aurreikuspenek Dublingo taldearen alde egiten dute, joera oso nabarmena ez bada ere.
Leinsterrek ez du partidarik galdu txapelketako lehen fasean, eta aise gailendu da Saracens (30-19), azken bi edizioetako txapelduna, eta Scarlets (38-16) taldeen aurka jokatutako kanporaketetan.
Bilbon irabaziz gero, irlandarrek lau txapelketa izango lituzkete, 2009an, 2011n eta 2012an ere irabazi zuten. Palmareseko lehen tokian dagoen taldea, Tolouse, berdinduko lukete.
Challenge Cup (finala): Leinster - Racing 92
Epailea: Wayne Barnes (Ingalaterra)
Ordua: 17:45
Estadioa: San Mames
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa